Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tolosan, jendearen gogoan errotuegi zegoelako-edo, ez zen ausartu frankismoa hura galarazten [...] horrek halako klase bat, halako berezkotasun bat ematen die Tolosako karnabalei, beste inork nekez iritsiko duena. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 102. orr.
Bestelakoa da orain proposatzen duen eredua: ez hasierako berezkotasuna eta xalotasuna, baizik eta bizitza erregularra, era monastikoan antolatua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 277. orr.
Mattin Irigoienen "Hautsi da kristala" antzerkiarekin arrakasta bildu-eta antzerkilari gazte horien berezkotasuna eta ozpindura plazerrekin berriz ikusiko ditugu. Herria 2003-01-09
Bere obretan ageri den bakardadea, ordea, «ez da iluna, ez da pairatzen den zerbait», Sotoren aburuz, «izaditik beretik sortua baizik, garbiketarako sena, berezkotasuna». Berria - Kultura 2004-02-19
Maria Sara doktorea zutitu egin zen, mugimendu azkar batez, interesgarria da keinuak biziak baina aldi berean berezkoak zirela, eta berezkotasun honek zakarkeria-itxurak oro kentzen zizkiela. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 131. orr.
Dena da, azken finean, banitate kontua, ongi emateko nahia [...] oraindik bertatik imajina daiteke etorkizuneko garaia, non giza-jokabidea izango baita, oso-osorik, artifizios, sintzeritatea, berezkotasuna eta xalotasuna, nortasunaren kualitate eder eta argitsu horiek. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 231. orr.
Adigaiak, beraz, pentsatzearen berezkotasunean oinarritzen dira, sentsuzko begiespenak, bestalde, zirraren harmenean. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 60. orr.
Errepresentazio hau, ordea, berezkotasunaren ekintza bat da, h[au] d[a], ezin da sentimenari balegokio bezala onartu.Hala ere, berezkotasun honegatik deitzen diot neure buruari inteligentzia. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 70. orr.
Gorputzaren musikak, gainera, bere partiturak ditu bakoitzaren baitan, aldagarriak oso, eta, egunetik egunera, norberaren berezkotasuna nolakoa den, eguraldia eta kanpoko eraginak nolakoak diren, era eta modu desberdinetan jotzen ditu berak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 66. orr.
Euskalduna agrafotzat salatzen duenak "izaera" kontuetara lerratzen du auzia, hots, berezkotasunera edo giza naturara; ez zirkunstantzietara, hots, historiara. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 64. orr.