Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

berez 1 adlag bere izate edo funtsari dagokionez, kanpoko eraginik gabe.

Kabroi bat haiz, ez heurez (hik ez duk deus egin, gizajo horrek, bazekiat), baina bai berez: sexu gogor, gogorkor eta altxakorraren ordezkaria haiz betiere giza-eme baten aurrean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 88. orr.

Berez eta inolako karrankarik egin gabe zabaldu zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 115. orr.

Puntu hori ere nehor gutik uka dezake, zeren hitz batek, berez edo naturalki, adierazpen berezirik ez baldin badu ere, adierazpen zehatz eta finkoa izaten du gizarteak emanik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 177. orr.

Baina ez uneoro, ez berez eta besterik gabe.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 9. orr.

Berez, zingirak baino areago, aintzirak ziren haiek, eta eguzkiak non jo, handik sortzen zuen distira, urrezkoa edo.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 23. orr.

Berez, ez euskaraz ez gaztelaniaz ez dago hots ubularrik.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 28. orr.

Berez, Hanna berriro ikusteko asmorik ez neukan; Atenasera bezain laster zuzenean aireportura joatekoa nintzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 205. orr.

Berez, galdera sail bi hauek puntu berera daramate.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 52. orr.

Sua gauza handia da berez, jaun-andreak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 59. orr.

Ura berez ibarrera jaisten da, bere izaerak hori agintzen diolako.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 27. orr.

Profezia, berez, naturaltzat jo dezakegun fenomenoa da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 18. orr.

Dirua, berez, behar den garairako gorde behar da, urria izateaz gain premia gorrikoa gerta baitaiteke inoiz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 16. orr.

Argazkia berez, ontologikoki objektiboa da, eta pintura baino sinesgarriagoa, beraz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 188. orr.

Borgesek esaten zuen, hizkuntza berez poesia fosildua baizik ez dela, eta nik diot, toponimia areago.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 98. orr.

Irrika horiez baliatzen dira moralzale zorrotz eta ergelak zuek izutzeko, irrika horiek, berez, naturak gizona bere xedeetara eramateko dituen bideak baino ez direnean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 61. orr.

Euskarazko euskal delakoa (berez euskara hitzaren aldaera zena, jakina denez) ohitu gara oraintxe kasik edozer gauzari lotzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 248. orr.

Bai beste pertsona baten bidez, bai berez edota, elkarrekin, bide bion bitartez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 86. orr.

Begien arteko konbergentzia, esate baterako, sakontasunari buruzko informazio iturri izan daiteke berez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 38. orr.

Argia piztu eta berez begiak ixtera behartzen nauen bat-bateko argitasuna.     «Kuskue tanden», 2004 - 192. orr.

Lehena askoz korapilatuagoa da, halakoxea delako berez eta baita nire gogoetetan ere.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 17. orr.

Denboraren jarioa erregistraturik jasotzen duen denborazko irudia, alegia, ez dagokio, berez, denborazko sintesiari.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 224. orr.

Tankeak upelak ziren berez, pinuzko kutxa handietan paketatuak hirurak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 105. orr.

Sèlem dela eta, hori forma naturalari dagokio, hau da, gauza osatzen duen substantziari, bera berez den eta, halako izaki zehaztua den aldetik, bere errealitatea eratzen dionari.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 43. orr.

Protestant guztiak dituk, berez eta izaitez, ardi beltzak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 69. orr.

Batasun itxura hartzen duen bitasunak berez eta nahitaez sutsu, jaieratsu eta abegitsu bihurtzen du maitasuna.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 21. orr.

Zinka, hain samur eta delikatua berez, hain etorkorra azidoen aurrean, non haien mami eta bat egiten baita, aski modu desberdinean portatzen dela, ostera, oso purua denean: orduan tema gogorrean eusten dio erasoari.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 55. orr.

Usoa ere, hegaztirik agresiboenetakoa da berez, nahiz bakearen sinbolo unibertsal zuria izan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 32. orr.

Polimero hori gel fin bat da berez, ornoarteko diskoak gogortzeko erabiltzen denaren parekoa.  Berria - Gaiak   2004-10-14

Badago hauts-mota bat berez gauza harrigarriak eragiten dituena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1070. orr.

Ikuspegia oso ederra zen berez, baina are ederragoa zen goitik begiraturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 364. orr.

Hori guztia pixkanaka etorri zen, berez.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 245. orr.

Garesti, botikagileek hala nahi dutelako dira garesti markako botikok, ez berez.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 53. orr.

2 (izenondo baten ezkerrean)

Berez ikusezina dena, hau da, Jainkoaren betiereko ahalmena eta jainkotasuna, ikusgarri gertatzen zaio haren egintzak aztertzen dituenari.  Elizen arteko biblia   Erm 1,20

Eta aspertzen ez badira, Agustinek aterako dio etekinik berez irrigarria denari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 232. orr.

-Eta orduantxe hi ezagutu hindudan... laburbildu zuen, berez laburra zena.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 68. orr.

Gertaeren, sentipenen, gogoeten baso berez infinituan bidezidor bat bereizi eta handik abiatzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 99. orr.

Lepo berez motza luzatzen zuen zer nolako zulotara eraman zuten hobeto ikusteko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 324. orr.

Esadazu, baina, ea berez mingotsak diren basa olibondoaren orriak, akerrak hain gogoko dituenak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 51. orr.

Beharbada, bizpahiru laguni onuragarri gertatu zitzaizkien ikasketak, baina, seguraski, berez buruargiak zirelako.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 477. orr.

Ezein izaki bizi ez da berez gaiztoa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 199. orr.

Gizon hori berez donibandarra zen.  Herria   2004-05-06

Irigoien berez amikuztarra baita.  Berria - Kultura   2004-06-17

Militar guztiak berez militarrak dira, eta koronela bera ere bai.  Berria - Kultura   2004-09-24

Espazio ireki bat da, objektuaren kontzeptuan eta hurbiltasunezko geometria batean oinarritua denez, berez mugagabea den heinean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 206. orr.

Adinak ez du berez jakintsu bihurtzen, zahartzaroak ere ez ulermen zuzena ekartzen.  Elizen arteko biblia   Jb 32,9

Materia [...] ez da aktiboa per accidens ez bada, baina forma, ordea, bere aldetik, betiere berez aktiboa eta akzidentez pasiboa da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 77. orr.

Halaz ere, garbi izan behar da hotsaren aldaera kontaezin guztiak direla berez alofono.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 39. orr.

Lege horiek herri sinple eta berez xalo zen batentzat bakarrik ziren egokiak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 205. orr.

Ostatuko giro berez hitsean ez zuten gaizki eginen lagun galduarendako nire mozkor-lanturuek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 212. orr.

Ametsetan, berez elkar ezinak diren gauzak elkartuta agertzen dira, eta berez bereiz ezinak direnak bereiz.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 26. orr.

3 (aditz baten ezkerrean)

Berez doa beherantz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 103. orr.

Eskua berez joan zitzaidan pizteko botoietara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 268. orr.

Berez hazten den haziaren parabola.  Elizen arteko biblia   Mk 4,26 tit

Ardo zuria berez sartzen da, leihotik barrura sartzen den kaleko argia bezain laztangarri.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 35. orr.

Bizitza Jaunak gidatu eta gidatzen diola aitortzen duelarik, Frantziskori berez sortzen zaio izaki guztiak Jaunari gorespen eta ohore ematera gonbidatzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 69. orr.

Globulu zuriek badute nukleoa, eta gai dira berez mugitzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 158. orr.

Zenbait emozio-egoeraren arabera ere, berez aldatzen da begi-niniaren tamaina.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 21. orr.

Inork ezer aipatu ez bazuen ere, Dabidek berez hartu zuen han lo egiteko erabakia, errudunak egunerokotasunaren onura eta abantailetarako eskubidea galdua balu bezala.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 20. orr.

Zineman berez geldirik dauden irudiak erabiltzen dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 51. orr.

Edozein hots bitxi, edozein izen bitxi, berez errepikatzen has daiteke, abiarazi egiten nau.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 101. orr.

Izan ere, gauzak ez dituk berez gertatzen, besterik gabe.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 185. orr.

Hori gertatuz gero, hizkuntza ipso facto eta berez gertatzen da aldatua.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 284. orr.

Berez etorriko al zen, besterik gabe, ala berak ere aktiboki esku hartu beharko zuen?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 74. orr.

Gauza batzuk berez jakiten dira, akaso betidanik egon direlako gure baitan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 77. orr.

Gizonezkoak ere, berez dagozkien emakumeekiko harremanak utzirik, elkarren irrikaz suturik dabiltza.  Elizen arteko biblia   Erm 1,27

Helburuak eta asmoak ekartzen ditu gure behaketak berez aurkitu ez zituen tokira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 223. orr.

Hainbertze irauten duen ekimen batek berez frogatzen du daukan garrantzia.  Berria - Harian   2005-03-29

Laster, gizonaren erasoak makaldu egin dira, eta haren zakil bigundua berez irten da preso zuen kutxatila ederretik.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 53. orr.

Begia lotan ez baldin badago, ametsak berez urtzen dira.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 133. orr.

Mariputzuko leku horretan, errekak geratu egiten du mendian behera berez dakarren oldarra.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 12. orr.

Urrearen balioa, ordea, ez da berez datorren zerbait, gizakumeen artean horrela erabaki zen zerbait baizik, konbentzio bat.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 356. orr.

Utzi berez jausten Europako tronuei: zuen ereduak, zuen oparotasunak laster eraitsiko ditu lurrera, zuek horretan batere nahastu beharrik gabe.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 268. orr.

Zerbait berez maitatzean datza bizitza dohatsua.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 284. orr.

Baliteke erromatar tributazioa berez desagertzea frankoen monarkian; oso eginkizun zaila eta bihurria zen, eta ez zen sartzen herri sinple haien ez ideietan ez asmoetan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 280. orr.

Zalantzarik gabe, gehienak berez hilko dira.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 261. orr.

Ez dakit zertarako, eta okerrago dena, ez dakit norentzat hartu dudan berez ez dagokidan lan nekez ikaragarri hau.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 9. orr.

Hiesaren birusak, berez, ez gaitu hiltzen, baina birusak gure linfozitoak jan egiten ditu, hau da, gure defentsa sistema suntsitzen du.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 119. orr.

Ez da harritzekoa ere, zeren ideologiak berez duen ezaugarria baita ideologia soila denik bere buruari ere ezkutatzea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 278. orr.

Heziketa sexualik ez izatearen alde egiten duen eredua -besteak bezala- berez bada eredu bat.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 292. orr.

Libertinoen denbora berez da bizkorra: bizkon ekin, bizkor garaitu eta azkenik harremana berehala hautsi eta beste bati lotu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 20. orr.

Erabili behar diren terminoak "berez izaten dira ilunak, erabilera eta hizkera arruntean ezohikoak".  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 150. orr.

Denbora bera ere berez ez da existitzen; gauzek eurek sentiarazten dute zer burutu zen iraganean, zerk dirauen eta zerk jarraituko duen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 57. orr.

Eta baldin a2/b2=2, berez izan behar du a2=2b2.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 139. orr.

4 berez bere adlag ipar bere kasa, besteren mende egon gabe.

Abertzaleen Batasunak bere kondu eta beraz berez-bere segitzearen alde jalgi da gehiengo bat frango zabala, 176 boz orotarat.  Herria   2001-10-11

Zernahi gisaz, elgar lagunduz, elgarri eskua emanez, ainitz gauza egiten ahal da, bakoitxak berak berez-bere ezin eginak edo biziki nekez baizik egin ez lezazkeenak.  Herria   2004-05-13

Turismo bulegoak ere ez dira gehiago berez-bere jokatzen, bakoitxak bere hura baizik ez gogoan, bainan ikusiz elgar lagunduz eta elgar nolazpait lauzkatuz aise hobeki heltzen ahal direla Euskal-Herriaren gehiago ezagutarazteko eta gehiago maitarazteko.  Herria   2001-06-28

Hondar esaldiarekin, albisteak, berez bere, bukaera bidea hartua zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 203. orr.

Euskalerria bere gain ez dugu ikusten, bertzek ezarririk baizen; berez bere ihardukitzen ere ez, bestek, beren arteko bakearen gatik, herrialde bakar idukiz baizik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 130. orr.

Aspalditik horrela gogoan zaukan, Eskual Herriaren karialat, lur huntako populu ttipi guzien berez bere jartzea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 126. orr.

5 berez-berez adlag erabat berez.

Bai, naturaltasun osoz, berez-berez: "jatorri islamiarrekoak".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 54. orr.

Amarrukeriaz nahi izan nuena hantxe neukan, berez-berez etorrita.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 129. orr.

Nire ipurdian ibili zituen eskuak, eta gero indar egin zuen zuloan; berez-berez, itxi egiten zela konturatu nintzen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 24. orr.

Ez ezazue inolako amorrurik agertu haien idoloak botatzerakoan: jolasean bezala birrin itzazue, eta uste okerrak berez-berez eroriko dira.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 230. orr.

Lehenkien korronte bat eta beronekin indar gaixobera bat kanpotik sartzen da eta lurretik eta zerutik sortutako ekaitzak, urruntzean, berez-berez desagertzen dira zeruan eta lurrean, ezer ez baitago gorputz porotsuz ehoa ez denik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 447. orr.

Horiek ez balegoz, edozein soro, gure lanik gabe, berez-berez, askoz oparoago egiten ikusiko zenuke.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 45. orr.

Giza naturari berez-berez darion joera da opariak egitearena.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 147. orr.

Akaso, egoera berez-berez bere onera etorriko zelako esperantzan?  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 16. orr.

Dena irensten eta gogoratzen zuen, eta bere baitaratzen zuen guztia ordenatzen zen, berez-berez, bizi-sistema batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 66. orr.

6 berezko ik berezko.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

berak berez (7)

berez aski (14); berez ateratzen (7); berez bere (17); berez berez (19); berez bezala (14); berez da (40); berez dagokion (11); berez dakarren (8); berez dator (7); berez den (13); berez dena (8); berez dira (10); berez dituen (7); berez duen (24); berez duten (10); berez egiten (6); berez ematen (10); berez ere (19); berez eta bere (6); berez eta izaitez (6); berez etorri (14); berez etorriko (15); berez etortzen (8); berez existitzen (7); berez ez da (22); berez ez du (8); berez ezer (7); berez ezin (7); berez gertatu (7); berez gertatzen (10); berez hain (9); berez hil (9); berez hori (6); berez izan (8); berez mugitzen (7); berez nabarmen (11); berez nahiko (7); berez nahikoa (6); berez ona (13); berez oso (21); berez sortu (7); berez sortzen (41); berez ulertzen (7); berez zaila (9); berez zen (6)

da berez (124); dela berez (15); dena berez (6); dira berez (37); direla berez (8); du berez (38); dute berez (13); ez baita berez (9); ez berez (14); ez da berez (43); ez dela berez (7); ez dira berez (8); ez du berez (17); ez zen berez (8); galdera berez (6); gizakia berez (8); gorputza berez (6); gorputzak berez (8); gorputzak berez sortzen (7); nahiz eta berez (8); zen berez (25); zuen berez (10); zuten berez (6)

arrazoimenaren berezko (7); bere berezko (35); beren berezko (19)

berezko ahotsa (12); berezko argia (6); berezko balioa (8); berezko bat (10); berezko defizita (6); berezko dituen (6); berezko dohaina (9); berezko duen (15); berezko edertasuna (6); berezko egitura (6); berezko eran (9); berezko ezaugarri (10); berezko ezaugarria (13); berezko ezaugarriak (9); berezko hizkuntza (16); berezko instituzio (9); berezko izaera (28); berezko joera (22); berezko lekua (7); berezko nortasuna (10); berezko ohia (6); berezko sena (9); berezko unibertsitatea (10); berezko zuen (6)

da berezko (11); du berezko (7); duen berezko (13); dute berezko (7); edo berezko (9); ere berezko (8); eta berezko (64); euskal herriak berezko (6); ez berezko (10); gauzen berezko (10); gizakiaren berezko (12); gure berezko (12); hain berezko (6); hizkuntzaren berezko (6)

bere berezkoa (8); berezkoa da (17); berezkoa dela (7); berezkoa den (12); berezkoa du (22); berezkoa duen (28); berezkoa duten (15); berezkoa izan (7); berezkoa zaion (10); berezkoa zuen (19); hain berezkoa (12); oso berezkoa (8)

berezkoak dituen (9); euskal pilotari berezkoak (10); pilotari berezkoak (16)

berezkoen buruz (11); berezkoen finala (6); berezkoen xapelgoak (6); pilota berezkoen (6); pilotari berezkoen (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus