Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

beretu, bere(tu), berentzen 1 du ad berea egin, bereganatu.

Raimundo Silva ez zen urrutirago joaten ausartu, poliki-poliki beldurrak beretu zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 314. orr.

Kastillako espazio erdi huts honek beretzen ari nau.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 140. orr.

Lurralde eta ibar zonbaitek erreposki erakusten dute beren nortasuna eta Iruñeko erregeak emeki beretzen ditu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 27. orr.

Geroago, Frantziak Maghrebeko fosfatoen ustiakuntza beretu zuen, 1914an munduko ekoizpenaren herena izatera iritsi zena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.

Honek, izan ere, Kandisnkyren filosofia guztia beretzen ez duen arren, bai beretzen du hark analisi plastikoa eta adierazgarritasunaren analisia bateratzeko zuen modua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 249. orr.

Anshel isilik geratu zen une batez, hitz haien esanahia beretuko ez balu bezala.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 196. orr.

Zuhaurk aitortzen duzu sentimendu hori atsekabezkoa dela, sorrarazi duenak ez badu beretu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 175. orr.

Amaregandik beretu zituen iraultzaren eta lizunkeriaren sena, heriotzaren beldurra, atsegalearen zirrara eta erregeen gorrotoa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 127. orr.

Neure hobena aitortzera joanen naiz zoraldi hori sortu eta beretu duen emakumeagana; erranen diot: [...].     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 495. orr.

Esklaboaren moralak nagusiaren morala ordezkatu du, eta aldaketa hori hain indartsua izan da, nagusiak berak balio-sistema antinatural hori beretu egin baitu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 211. orr.

Berak gogotsu beretzen eta lantzen duen patuaren biktima.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 15. orr.

Jatea behar bat bilakatzen da, gogoaren eremu guzia beretzen duena.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 77. orr.

Irribarreak bisaia osoa beretu zion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 217. orr.

Trebetasun horiek guztiak zortzi urte bete baino lehen zituen beretuak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 198. orr.

2 ik berendu.

Constance-rat eremaiten nute, Mainau uharte zoragarrirat, Frantsesek beretu zuten Bernadotte Suediako printzearen gaztelu aberatserat.1570etik aurrera iparraldeko merkatari-itsaslapurrek sistematikoki ostu zituzten Mediterraneoko herrialdeak, haien aberastasunak beretuz eta, haien produktuak imitatzen eta faltsutzen baitzituzten, industria hondoratuz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 136. orr.

Aitzineko urtean Les Tuileries jauregia beretu zutenean, Marseillako boluntarioek famatua bihurtu zuten kantua emanik, ordezkari eta agintariak eskapatu ziren Herriko Etxean apailatu jaki goxoen gozatzera.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 222. orr.

Hor dute azken kolpea eman irabazleek, azken seiak beretuz gogorrenek.  Herria   2005-12-01

Estilo gotikoa, esate baterako, askok beretu zuten XIX. mendean, eta, hala, estilo indibidual berriak ez baina garai bateko estiloak eratu ziren norberetze horietatik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 265. orr.

"Integrazio" hitzak, hemen, Europak eta europar kolonoek bortxaz eta sistematikoki beretu zituztela kontinenteko meategi eta nekazaritza-aberastasunak esan nahi du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Erran ere zuten ez zirela begiruneagatik baizik onartuak izan, eta ez zutela beretu eginbiderik gabeko titulu bat baizik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 236. orr.

Platondar nozio hori neurri batean beretu dute teoria modernoek, eta ez beti oso egoki.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 237. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus