Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hango saski batean tipularen berniz urrekara pizten zen, horko beste batean tomatearen gorri odolezkoa, han pepino mordoxka baten hori itzaliak egiten zuen dir-dir, hemen berenjena multzo baten more ilunak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 50. orr.
Labeari darion berenjenen urrin kilikagarria idazle gaztearenganaino heldu da. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 124. orr.
Bildots-hanka etorri zen berenjena frijituez, arto berriaz eta patatez horniturik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 386. orr.
Idazle gaztea, afarirako berenjena beteak prestatzen ari dela, harri eta zur geratu da irratiko kultur albisteak entzutean. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 119. orr.
Entzuna baitut nik, berenjena-zaleak direla mairu horiek, gehienak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 108. orr.