Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ekialdeko Erromatar Inperioaren Europako lurraldeak eraso eta berenganatuak zituzten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 220. orr.
Pearl Harbour portuaren erasoa egin eta gero, 1941eko abenduan, japones soldaduek Filipinak atakatu eta berenganatu zituzten. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 178. orr.
Badirudi, ehizarako eskubidea, hasiera batean libre zena, jauntxo feudalek monopolizatu zutela lurrak berenganatu ahalean. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 100. orr.
Honela onartu eta berenganatu zuten, Jainkoaren izenean, La Verna mendia eta anaien bizilekua mendi horretan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1075. orr.
Jainkoari esker, fruitu asko lortu dute eta pertsona asko berenganatu, entzuten dietenek "Zatoz" esaten baitute eta entzule-talde batek beste talde bat erakartzen du. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1149. orr.
Merkatariak arroz guztia berenganatu eta espekulatzen hasi ziren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 26. orr.
Omenaldia egin nahi izan diet Mintzaira Unibertsala berenganatzea lortu zuten idazle handiei. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 10. orr.
Ondasun eta mesede zahar eta berriak berenganatuko zituzten traizioaren truke. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 50. orr.
Asko etorriko dira, nire izena berenganatuz eta esanez: "Ni naiz Mesias". - 0. orr.
Zuhurrek ohorea berenganatuko dute; zentzugabeek, ordea, iraina. Elizen arteko biblia EsZ 3,35
Atzerriratuek, bertakoen ilaretan nahasirik ordu arte, ausardia handiz jokatu zuten, duke handiaren arreta berenganatzeraino. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 423. orr.
Oroimena berreskuratzen eta kontzientzia berenganatzen. Berria - Kultura 2004-10-23
Ikusten zituen sartzen [...] aginduak eman eta obedituak izaten ohituak direnen antze guziak berenganaturik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 44. orr.
Europako ideiak berenganatuz, gazteek nazionalismo klasikoari ezetza ematen diote. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 117. orr.
Zeren zerbitzu hau ongi betetzen dutenek ohorezko maila berenganatzen baitute, eta Kristo Jesusengan dugun sinesmenak segurtasunez betetzen ditu. Elizen arteko biblia 1 Tm 3,13