Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berenaz apezpikuen auziak aita sainduari zuzenean doazkion auzi nagusiak dira, baina Espainiako Inkisizioak erdietsi zuen Aita Sainduaren mandataritza Carranzaren preso hartzeko eta auzitan ezartzeko. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 22. orr.
Gero, abilkiago aritzearren, Clausewitzen gerla taktikak aztertu genituen, esperantzaz murritz, gauzak berenaz alda zitezkeela konturatzen hasi ginen arte. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 86. orr.
Zeren Jakina baita gizona gehiago dela arrazoi koherenteketan, ikasiagoa eta zailduagoa datorrela berenaz hitzezko gezur-jarduna itxurapen koherente eta arrazoitsu batez gainzuritzen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 139. orr.
Bigarrenekorik erraten dut, gizakiaren arima substantzia bat dela, berenaz egonkorra, gorpuzgabea, hilezkorra, Jainkoak ezdeusetik kreatua, noiz eta non bat egiten baitu gorputzarekin, hura formatuz bilakatzen delarik, graziari eta ekintza onei esker, dohatsutasunaren erdiesteko gai den substantziazko forma. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 71. orr.
Gauza jakina baita, narraztiek berenaz odol hotzeko izatean, berotasuna bilatzeko duten joera. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 104. orr.
Hitzaren atxikitzea ez da berenaz gauza ederra baizik. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 168. orr.
Zezen lasterrak, neurri onean eta behar den artarekin hartuz geroz, ez dira berenaz bekatu. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 102. orr.
Berez sostengatzen dena, landareen arima begetatibotik eta beste abereen arima sentsitibotik bereizteko, haiek ez baitute berenaz beren sostengurik, san Tomasek berak erakusten duen bezala. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 57. orr.
Eta lehen aldia da, gizonak baitu berenaz ahala ezinbizia ezartzeko bere munduan. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 145. orr.
berenaz arras (3); berenaz biziki (4); berenaz ez da (3); berenaz frango (3); berenaz gauza ona (3); berenaz gizon (3); berenaz hain (6); dela berenaz (3); ez da berenaz (7); hori berenaz (11)