Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beste aldea, alderdi espirituala, berekiko gordetzen zuen Adelak. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 66. orr.
Nor ote zen edo nondik ote zetorren galdetzen zuten berekiko. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 128. orr.
Halako aulkiaren edertasunaz harrituta, pentsatzen hasi zen berekiko zer ote zen eta norena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 573. orr.
Ana, ordea, berekiko mintzo zen; ezpainak erabiltzen zituen, bai, baina ez zitzaion ahotsa aditzen. Elizen arteko biblia 1 Sm 1,13
Berekiko marmarrean kulunkatzen zen, ahotsean ireki zauriaren nabardurak ozen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 99. orr.
"Otso bakartia pilotan jolasean", esan zuen berekiko pala jiratzen zuen artean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 202. orr.
-Abigail Kutz, bai arraroa -esan zuen berriz berekiko-. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 203. orr.
Josu R plazako farolei eta arkupearen sabaian zintzilikaturiko kriseiluei erreparatu zien, berekiko ziola: "Egun guztia eguzki-bolari jarraika pasatu diat, eta neure buru gaineko argi hauek noiz piztu diren ez nauk konturatu". Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 19. orr.
"Zertarako ordea?", egin du Angelak berekiko. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 75. orr.
Hoztu zen seinale, egin zuen berekiko. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 178. orr.
"Nekez ikusiko haute nik gaur ikusi baino ederrago" berekiko Josek. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 13. orr.
Denok oker omen gaudek eta, Jainkoak ez zuela hura zigortu berekikoak alde batera uzteagatik, punteria txarra edukitzeagatik baizik. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 97. orr.