Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bestela esanda, intensionala: intensio jakina duena, baina estensio jakinik eta betibateko edo iraunkorrik ez duena eta izan ez duena; izendatze modu herritar baten ume dena eta ezin nolanahiko izenez dei dakiokeena, huraxe baitu izen semantiko eta intensional berekia. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 223. orr.
Espainiako haurrek ederrik sortu dutena kultura erromatarrean edo musulmanean, ez zaio izpiritu erromatar edo musulmanari zor, ezpada izpiritu espainol berekiari, hori lehenagokoa baita, eta gainazal erromatar edo musulmanaren azpitik beti nagusitzen dena. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 274. orr.
Harentzat, izan ere, ez influentzia geografikoa, ezpada historia nazionalaren -bereziki kreazio kulturalen- iturburu bakarra arrazaren izpiritu berekia da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 165. orr.
Hala ere denek oso egoki espresa lezaketela bakoitzak bere izpiritu berekia hizkuntza bakar berdinean. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 138. orr.
Europaren berekitasun beriena Asia eta Afrikari buruz (baina baita Espainiaren aldean ere!), zientzia da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 201. orr.
egin zuen berekiko (6); esan du berekiko (8); esan zuen berekiko (24); hasi zen berekiko (3)