Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ea irudimena kontzientziarekin lotuta gogoramena, asmamena, bereizmena eta agian adimena eta arrazoimena ere ez ote den. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 230. orr.
Gizaki hauek beren baitara itzultzen direnean, badute bereizmenik gauzak beste inork baino argitasun eta perfekzio handiagoz epaitzeko. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 66. orr.
Buruargitasunaren (edo bereizmenaren) oinarri-esakune honek lehenaren xalotasuna (asmamenarena) asko zedarriztatzen du. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 231. orr.
Heldugabeei zuhurtasuna emateko, gazteei ezaguera eta bereizmena. Elizen arteko biblia EsZ 1,4
Gaur egun gizakiak inguruan duen guztia eraldatzeko duen ahalmenak, bereizmenez erabiliz gero, herri guztietara eraman ditzake garapenaren onurak. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 107. orr.
Jakintzaz eta bereizmenez bete zituen, Bereizmen argikoa izango zara horrela, ezagueraz mintzatuko zara. Elizen arteko biblia Si 17,7
Bigarren urrats horretarako, buru-zorroztasun handiagoa behar da, tresna hobeak, analisi-bereizmen handiagoa. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 192. orr.
Bereizmenaren baitan dago mikroskopioak xehetasunak jasotzea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 192. orr.
Badugu telebista koloretan, digitala, bereizmen handikoa. Berria - Gaiak 2004-09-03
Ikusgarria da ondoan jarri duten bereizmen handiko bideoa, esmalte eta detaile guztiak bikain erakusten dituena. Berria - Kultura 2006-02-07
Europako Espazio Agentziak bidalitako zundak duen bereizmen handiko kamera erabiliz saiatuko dira zientzialariak Beagle 2 robotaren paraxutak eta airbagak ikusten. Berria - Gaiak 2004-01-08
Bereizmen handiko tresneriarekin, segundo baten ehunenekoan hartutako irudiak hamabi minutuko sekuentzia bilakatu ditu, eta irudia bera desegin horrela. Berria - Kultura 2004-11-26
Betaurreko beltz eta guzti, Hubble teleskopioak baino bereizmen handiagoa zuen kankailu hark. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 93. orr.
Egoera horretan 1-eko ikusmen-zorroztasuna (normalean 10/10 idatzi ohi da), 1º-ko angelu bereizmenari dagokiona, ikusmen-zorroztasuna ontzat ematen da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 30. orr.
Begiaren denbora-bereizmena: Esperientzia askok erakutsi dute begiak ez dituela bi argi gertaera sinkronikotzat atzematen denboran aski bereiziak ez baldin badira. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 33. orr.
Entzumen-sistemak, esate baterako, mikrosegundo batzuetako denbora-bereizmena du. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 33. orr.