Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zutabeetan zeroak ipini ondoren, barra bereizleak kendu zituen Ruche jaunak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 282. orr.
Liburu bat zeukan beti bere gelan, bi urte lehenago irakurtzen hasia eta xingola orri-bereizlea hamalaugarren orrialdean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 45. orr.
Ez baimenduko digulako gure ezaugarri bereizleen taula egitea eta etorkizunean izango dugun irudia zirriborratzea. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 152. orr.
Mundu-ekonomia kapitalistaren ezaugarri bereizleak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 46. orr.
Herrialde horien hezkuntza-politiken ezaugarri bereizlea [...] lehen eta bigarren mailako hezkuntzari emandako garrantzian datza. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 120. orr.
Ez baimenduko digulako gure ezaugarri bereizleen taula egitea eta etorkizunean izango dugun irudia zirriborratzea. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 152. orr.
Estrukturalisten azterketarako tresna fonema izan zen, baina, beren definiziorako, batik bat, fonemaren balio bereizlea azpimarratu zuten eta hitzen bereizketarako balio zuten tasunetan bildu zituzten indarrak. t-ri buruz hitz egiterakoan, oro har, T motari buruz mintza gaitezke (motak letra larriz adieraziko ditugu), i-ri buruz ari garenean I motari buruz mintzatuko gara, guztietan izaera bereizlea soilik kontuan hartuz. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 80. orr.
Pragako Zirkulukoen erabaki izan zen FONEMA tasun bereizleen bilduma zela. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 143. orr.
Fonazio ekintzan elementu bereizleak hartuko ditugu kontuan soil-soilik. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 83. orr.
Fonemen ezaugarri bereizleak hemen beste inon baino ageriago azalarazten dituzte hitz oihartzun hauek: [...]. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 63. orr.
Fonemen osagai bereizleak finkatzea. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.
Emakundek bat egin du Hondarribiko jaietako ekitaldi guztietan «parte-hartze ez bereizlea eta berdinzalea» pertsona eta taldeekin. Berria - Euskal Herria 2004-08-12
Winteler-ek, tasun ezinbesteko eta gehigarriak bereizten ditu bere deskribapen fonetikoetan (Pragakoen pisudun edo bereizle eta pisugabeen edo ez-bereizleen arteko bereizkuntzatik oso gertu). «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 101. orr.