Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bereiziezin (orobat bereizi ezin) izond ezin bereizizkoa.

Bertzelako batean, multzo horren atal bereiziezina izanen nintzatekeen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 398. orr.

Ameriketara emigratu zuelako salbatu zela esan daiteke, baina Estatu Batuetan ere bere sustraiei fidel iraun zuen, modu kritikoan izan arren: herri horrexen parte bereiziezin sentituz uneoro, baina bere bere espiritu libreari eutsiz beti.  Berria - Kultura   2004-07-14

Zuzenbide-estatuaren eta demokrazia formalaren finkapena; horien arteko batasun bereiziezina.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 222. orr.

Adiskide bereiziezinek alargundu beharrean zenaren etxean afaltzekoak ziren.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 238. orr.

Metodoaren bitartez bikoteak erkatzen zituen, bi objektu, bata artelana eta bestea ez, baina biak begiz bereiziezinak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 242. orr.

Bereiziezinak ziren.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 17. orr.

Hizketan hasi orduko, ongia eta gaizkia bereiz ditzan ahalegintzen zara, askotan bereizi ezinak direla dakizun arren.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 155. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus