Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Monadologia physicaren izenburu osoak erakusten du zein den Kant gaztearen jarrera kritikoaren bereizgarritasuna. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 10. orr.
Izan ere, botere eta bereizgarritasun oso handia, harrigarria eta neurtezinaren predikatuek ez dute ezein adigai determinaturik eskuratzen. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 224. orr.
Froga transzendentalaren bigarren bereizgarritasuna hau da: esakune transzendental bakoitzarentzat froga bakarra aurki daitekeela. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 266. orr.
Nikelaren bereizgarritasun magnetikoari buruzko nire teoriak zati funtsezko batean erraturik zegoela. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 112. orr.
Zu nire bizitzan sartu baino lehenago ere, bazegoen zure inguruan aureola bat, koroa bat, aberastasun, bereizgarritasun eta misterioz egina. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 13. orr.
Fenomeno horrek hiru adarreko mugimendua sortaraziko du: tokian tokiko bereizgarritasun batzuen suntsiketa, [...]. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 105. orr.
Giza multzo bakoitzaren bereizgarritasunaren aldeko joera, alegia "txokoarekiko atxikimendua". Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 249. orr.
Dena indar bateratzailera bihur dezakegu, leku bakoitzeko bereizgarritasunen alderako atxikimenduaren indarra kontuan hartu gabe, azken buruan, jarrera hori, eskualde bakoitzeko "intercourse"ren indarra besterik ez baita. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 253. orr.
Bere funtsezko bereizgarritasun-ezaugarria dela eta, ordea, tesiari arrazoimen hutsaren dogmatismoa deituko diot. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 183. orr.