Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sareak, prentsa ez ezik, informazioa ere aldatu du; berehalakotasuna da orain haren ezaugarri nagusia. Berria - Gaiak 2004-03-10
Berehalakotasun horrek erabakia aurretik hartua egongo zen susmoa barreia dezake zaleen artean. Berria - Kirola 2004-12-08
Marrazkietan ikus dezakegun askatasun eta berehalakotasun hori erakusketa osoaren ezaugarria dela konturatzen gara. Berria - Kultura 2006-01-08
Frogak ezagutzen direnean eta delituaren ziurtasuna dagoenean, erruztatuari astia eta bitartekoak eman behar zaizkio bere burua zuritzeko; baina denbora laburra, zigorraren berehalakotasunari kalterik egingo ez diona, hau baita, ikusi dugunez, delituen kontrako euskarririk onena. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 87. orr.
Arkeologiak mediku-diskurtsoa jardute kopuru jakin batera hurbiltzen badu, horren helburua da adierazpena baino "berehalakotasun" gutxiagoko harreman batzuk aurkitzea, baina harreman hauek izan behar dute subjektu hiztunen kontzientziak ordezkatzen duen kausaltasun baten harremanak baino askoz ere zuzenagoak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 186. orr.
SMSak laburbiltzen du berehalakotasun nahi hori. Berria - Gaiak 2006-01-29