Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

berdura 1 iz landare berdeak, belarra.

Maddi konkortuak kontatzen zuen Otsabidetarrek Katzeneko bide juntatik Harrondorainoko berdura hedatu zutela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 182. orr.

Arrasteluaren orraziarekin jarriz kaskoan berdurekin egin boneta.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 28. orr.

Burura goratzen zitzaidan berdura hura guztia, eta kolore guztiak ikusten nituen batean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 29. orr.

Hor kausituko dugu PLU delakoaren xehetasun zenbeit, nola adibidez, etxe berriak gune berezietan egin beharko diren eta ez orain arte bezala eremuetan berduran.  Herria   2005-01-13

Hartu ditudan hamabost egunen zatia aski zait, berduretan herratu gabe.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 7. orr.

2 barazkia, barazki multzoa.

Hegoaldean potajea, jaki frijitua edo, ordezko, tripakiak, flana eta fruta; iparraldean, potagea, berdura, haragia saltsan, gazta eta fruta.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 128. orr.

Asto ttiki batekin, berdura eta arrautza batzuk hartuta.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 134. orr.

Arroza prestatzeko ehun era iragartzen ditu batek, berdurarekin bakarrik bizitzekoak beste batek.  Berria - Kultura   2004-12-09

Hemen aza-salda izan zen huts-hutsik bazkaria, berdura egosi pixka-pixka bat hango afaria.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 158. orr.

3 (pluralean)

Fruta eta berdurak aspaldi amaitu zitzaizkigun, baita okela eta arraina ere. Frutarik ez geneukan zukurik egiteko; berdurarik ere ez saldarik egiteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 186. orr.

Babarrunak ere ez, eguerdi nahiz gauerako, eta garaian garaiko berdurak.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 171. orr.

Han txabola bat egin zuen, eta baratzeko berdurak, arroza eta Siang ibaiko arrantzaleek emandako arrainak janez bizi izan zen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 161. orr.

Pentsa egizu zelan ibili naizen tabernako sukaldean, berdurekin batera ni neu ere egosteko puntuan nengoen.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 120. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ate itxiaz bestalde, merkatura bideko lehen berdura gurdien zalaparta sorra aditzen zen, eta tarteka urrutiko lokomotora baten ziztu mindu luzatua.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 69. orr.

Lizardiren parketik Kale Nagusia ikusten da, parkearen eta Berdura Plazaren arteko muga egiten.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 125. orr.

Berdura plazatik gertu lokal txiki bat zeukaten Tolosako gazte kristauek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 40. orr.

Azoka batean barrena zebilela zirudien, berdura eta arrain postuetan ni neu ibiltzen naizen bezala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 121. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zahiarekin orea egingo zitzaien, tartean asun-berdura, txiki-txiki eginda nahasturik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 55. orr.

6 ipar prozesioetan, lurrean hedatzen diren belar eta loreak.

Eskerrak ere musikarieri baitakite bai elizkizunen edertzen, bai kanpoan ere, aldare egileri, berdura zabaltzen duteneri, kantarieri, gisa bat edo beste egun horiendako zerbait egin dutener.  Herria   2005-06-09

Eskerrak ere besta horri buruz bertze partalier guziak, arropa antolatzaile, aldare egile, kantari, berdura hedatzaile, etxen apaintzaile, guziek izan dezatela partaliergoan hartze eta bertze urte arte!  Herria   2001-06-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus