Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bestalde, Errobi ibaiaren ur berdoztetan ubarroiak eta arrantzaleak ikusi ditut. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 168. orr.
Udazkenak, udatik negubidean paratzen gaituenez gero, udaren azken hondarrak oparitzen badaki, baina baita negu gordinagoaren aldaba jotzen ere, tarteka-marteka, giroa berdoztu eta elurraren goraintziak bidaltzen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 439. orr.
Eguna berdoztu egiten da, eta besteak baino luzexeagoa bihurtu. Pako Aristi «Note book», 2005 - 97. orr.
Guztiz landuta zeuden harriak: zuriagoak batzuk, berdoztuak beste batzuk. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 73. orr.
Gaitzak bereizteko orduan ere, maiz erreparatu dio jendeak larrujeari: gorriena, sukar horia, sukar beltza, berdoztua, horimina... Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 57. orr.