Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

berdinketa 1 iz berdintzea.

Nobleak eta inteligenteak berdintzen dizkigu Ortegak: spenglerianoa batik bat ez da batere berdinketa hori.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 240. orr.

Ume hura ni naizela esanez gero, une honetako nire ekintzetatik eta errealitatetik kanpoko zerbait identifikatzen dut neure buruarekin, hura eta ni berdindu, eta berdinketa hori posible egiteko zubi bat eraiki, denbora deituko dudana.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 115. orr.

Erabakita dago pertsona baten gorputz atalak erabiltzearen truke ezin dela ordainik eman; gehienez ere, organoa erauzteak sortzen dituen gastuen eta kalteen berdinketa eska daiteke, baina ez besterik.  Berria - Gaiak   2006-02-14

Garbi erakutsi dute zein kaltegarria den lapurreta bortitzen zigorrak eta lapurreta engainuzkoenak ez bereiztea, diru pila handi baten eta gizon baten bizitzaren arteko berdinketa zentzugabea eginez.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 67. orr.

Lehortzen denean, beste esku bat emango da, eta beste hirugarren bat ere bai; hala kareorezko berdinketa-geruza zenbat eta gehiago finkatu, orduan eta luzaroago iraungo du zarpeatuak sendo.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3290. orr.

Inoiz entzuna nion esaldi bateko erotismoaren eta heriotzaren bereizketa ("sexua eta heriotza munduaren aurreko eta atzeko ateak dituk") zehatzago baitzegokion nire gela ondoko dontsuari, Saderen berdinketa baino.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 92. orr.

2 (lehiakieta eta kidekoetan)

Realak ere galdu baino gehiagotan irabazi du Sadarren: 10 garaipen, 6 berdinketa eta 8 porrot.  Berria - Kirola   2004-08-29

Mementuz lau garaipen eta lau berdinketa eskuratu ditu.  Berria - Kirola   2004-01-15

Gerrak bere hartan segituko zuela beste hogei edo hogeita hamar urtean, berdinketan trabaturiko xake-joko odoltsu eta azkengabe baina hala ere urrun bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 172. orr.

Berdinketa egon da Sharonen kontrako zentsura mozioan.  Berria - Mundua   2004-07-06

Hilaren 28an berdinketa gertatuko balitz bi aldiz errepika daiteke bozketa.  Berria - Euskal Herria   2004-12-02

Badirudi azken inkesten emaitzek berdinketa iragarri dutela hauteskundeetan.  Berria - Mundua   2004-10-05

Partida azken minutuan zegoela, berdinketa hausten saiatu zen Itxako. 1910eko hamarkadan aldatu ziren gauzak, Manuel Sarasola jelkide bihurtzearekin seguru asko, eta 1919ko hauteskundeetan berdinketa gertatu zen: 55na boto hautagai jeltzaleak eta karlistak.  Berria - Kirola   2006-02-09

Portugalek jo eta ke segitu zuen berdinketaren golaren bila.  Berria - Kirola   2004-06-25

Alderantziz denean, ordea, bat eta huts galtzen doazenak gu garenean, nire irudipena da denborak hegan egiten duela, eta ezinezkoa suertatuko zaigula gol bat sartu eta berdinketa lortzea.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 89. orr.

Gustura nago berdinketa lortuta, baina irabaztea merezi genuen.  Berria - Kirola   2004-06-15

Berdinean geratuz gero, berriz, berdinketa haustea leku neutral batean egingo zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 106. orr.

Zenbat eman dik Peppone lotsagabe horrek penaltia adierazteko, berdinketa gertatuz gero?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 154. orr.

Berdinketako golean, Sedlak eskuratu zuen pentza eta Amsellemek lagundu zion gola sartzen.  Berria - Kirola   2004-03-21

Horrela iritsi zen Realaren berdinketaren gola.  Berria - Kirola   2004-02-15

3 (izenondo eta izenlagunenkin)

Milanek berdinketa garrantzitsua lortu du Bayern Munichen zelaian.  Berria - Kirola   2006-02-22

Berdinketa historikoa lortu dute Letoniarrek Alemaniaren kontra.  Berria - Kirola   2004-06-20

Atzo ere, berdinketa tristea Gijonen, Sportingen kontra.  Berria - Kirola   2006-05-07

Alavesek irabazi, eta Numanciak eta Getafek berdinduko balute gertatuko litzateke berdinketa hirukoitza.  Berria - Kirola   2004-06-19

Atzean, berriz, Belokik berdinketa teknikoa sinatu zuen Elkororekin.  Berria - Kirola   2004-08-14

Final estua izan zen, berdinketa ugarikoa.  Berria - Kirola   2006-04-18

Azkeneko berdinketa 38nakoa izan zen.  Berria - Mundua   2004-07-06

Adriano izan zen izarra, binako berdinketa eta garaipenaren penaltia lortuta.  Berria - Kirola   2004-07-27

17nako berdinketaren ostean Irujok eta Pascualek tartea ireki zuten 19-17.  Berria - Kirola   2004-09-23

Banako berdinketa ona da itzuliko partida etxean jokatzeko.  Berria - Kirola   2006-02-22

4 (hitz elkartuetan)

Hiru talde edo gehiagoren arteko puntu berdinketa baldin bada, [...].  Berria - Kirola   2004-05-12

Puntu berdinketarik balego Celta sailkatuko litzateke aurretik.  Berria - Kirola   2006-05-05

Partidaren erdialdean berdinketa erreskada egon zen.  Berria - Kirola   2004-07-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azken berdinketa (11); azkeneko berdinketa (3); balizko berdinketa (5); banako berdinketa (9); banako berdinketa lortu (3)

berdinketa ardietsi (7); berdinketa arte (4); berdinketa baino ez (5); berdinketa baizik ez (3); berdinketa bakarra (5); berdinketa bana (3); berdinketa bat (36); berdinketa bat lortu (6); berdinketa batek (3); berdinketa batekin (9)

berdinketa egin (4); berdinketa egon (7); berdinketa egonez (4); berdinketa egonez gero (4); berdinketa eman zion (3); berdinketa garrantzitsua lortu (3); berdinketa gertatu (5); berdinketa gertatuz gero (6); berdinketa haustea (3); berdinketa hausteko (13); berdinketa hausten (4); berdinketa hautsiko du (3); berdinketa hirukoitz batean (3); berdinketa hirukoitza (4); berdinketa historikoa (3); berdinketa historikoa lortu (3)

berdinketa izan (20); berdinketa izan zen (9); berdinketa jarri zuen (3); berdinketa lortu (45); berdinketa lortu zuen (15); berdinketa lortu zuten (6); berdinketa lortuta (5); berdinketa lortzea (6); berdinketa lortzeko (12); berdinketa lortzeko aukera (4); berdinketa lortzen (4); berdinketa nahikoa da (3)

berdinketa ona (3); berdinketa ontzat eman (3); berdinketa ontzat ematen (4); berdinketa teknikoa (7)

bi berdinketa (15); bi berdinketa lortu (4); binako berdinketa (5); binako berdinketa lortu (3); bost berdinketa (3); bozketan berdinketa izan (3); gabeko berdinketa (4); garaipen eta berdinketa (12); golik gabeko berdinketa (3); hiru berdinketa (13); lau berdinketa (8); lortu zuen berdinketa (5); sei berdinketa (3)

berdinketak hausteko (5); lortutako berdinketak (4)

berdinketara arte (3)

berdinketarekin amaitu zen (5); berdinketarekin iritsi ziren (3)

berdinketaren bat (4); berdinketaren bila (12); berdinketaren gola (27); berdinketaren gola egin (4); berdinketaren gola sartu (4); berdinketaren golaren bila (4); berdinketaren ondoren (7); berdinketaren ostean (12); egin zuen berdinketaren (3); sartu zuen berdinketaren (3)

berdinketarik balego (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus