Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
berdinkeria iz berdintasun gaitzesgarria.
Baina datorkigun aroan, XXI. mendean sartuak gaudela, nazio nortasuna izango da kultura berdinkeria erraldoitik salbu mantendu ahal izango gaituen ezaugarria. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 192. orr.
Huts horiek kitatuak dirateke agian idazlanaren izateari berari dagokion dohain batez: erran nahi baita, estilo aniztasunaz, egile batek nekez erdiesten duen merezimendua, hemen ordea berez ageri zena, eta berdinkeriaren asperretik bederen salbatzen duena. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 33. orr.