Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arrantzaleen txalupa ikusezinak igerian dabiltza ene azpiko amildegian; berdelek, lupiek eta sardinek distira egiten dute txalupen hondoan eguzkitan, izar metak bezala. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 157. orr.
Mahaia ipini nuen, eta arroza, zopa eta berdela, neuk paderan frijituak. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 47. orr.
Bururatuxe dute orain berdelarena, hau baita zardina baino larrixagoko arrain prezatu bat. Herria 2001-05-31
Bisigua desagertu zen kostalde honetan, txitxarroa gero eta gutxiago dago, eta berdela sartu nahi digute, orain hamar urte inork nahi ez zuena. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 10. orr.
Oilarraren, zapoaren eta berdelaren arrantza baimenak %28,5, %20 eta %23 murriztea proposatu du, zehazki, Bruselak. Berria - Ekonomia 2004-12-09
Iaz halako bi balio du berdel kiloak orain (0,65 euro). Berria - Ekonomia 2006-04-14
Bizkaikoek 4,5 milioi kilo berdel ekarri dituzte portura, otsailaren 27an itsasora itzuli zirenetik. Berria - Ekonomia 2006-04-14
Arrantzaleak larri, berdelaren kostera eskasa dela eta. Berria - Ekonomia 2006-04-04
Kolore distirant haiek guztiak nahasten ziren batzuk besteekin, maskorren haragi tonuak legatzen opaloekin, berdelen nakarrak barbarinen urreekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.
Osasuntsua, goxoa eta merkea da berdela. Berria - Harian 2005-08-21
Berdelaren mamiarekin hanburgerrak ekoizteari ekin dio Bermeko kofradiak. Berria - Harian 2005-08-21
Bitartean, berdel urrekarek, bizkarra txartatu berdexkez ildaskatuta, beren saihetsetako nakar aldakorrari distirarazten zioten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.
Joxemielen batelak herri zahar baten txitxarroa eta nazio berri baten berdela dakartza irudimenaren itsaso hondogabetik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 60. orr.
Bere enbarazuaren arrazoia izenik gabeko tramankulu hura zen, eta ez zion izenik lotzen, deitura ezagunak itxuragabeak iruditzen zitzaizkiolako, pitilina umekeria bazen, erridikuluak baitziren txoria, berdela, toleta, eta zentzugabeagoak eta barregarriagoak beste izenmodu batzuk. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 39. orr.
'Hiru bider berdela atera gabe!' esan nuen, inoiz Juan Bautistari berari entzundako esaera errepikatuz. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 349. orr.