Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
berdekeria iz gordinkeria, lizunkeria.
Biraoak, berdekeriak eta aieneak botatzen zituen etengabe garrasi batean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 123. orr.
Jostirudiak edo berdekeriak nahi ditik honek; bestela, lo hartzen dik. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 103. orr.
Jendeak barre egin zuen gogotik berdekeriarekin. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 162. orr.
Boloniako nire lankideak badu berdekeriazko pasadizo-sorta etengabe eguneratu bat, eta maratz-maratz errepasatzen du. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 254. orr.