Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ke zirpiltsuak atoiontzien eta baporeen atzealdeari itsatsita egiten zuen hegaz, oso behean, ur opako eta berdekaran zehar arrastaka. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 393. orr.
Udaberriak lore txuriz janzten ditu arbolarik goiztiarrenak, sahatsa, gereziondoa edo elur-arantza kasu; neguan arretu eta kolorgetu diren ibai eta belazeak berdekara biziaz makilatzen ditu. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 147. orr.
Metroan bultzaka sartu eta ateratzen ari baitzen, iluntasun berdekaran. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 426. orr.
Eguzkia kolore urdin berdekaraz ahaleginduko da noizean behin agertzen, baina nekez, erregairik gabeko kriseiluaren moduan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 161. orr.
Trokarra atera eta kanula han uztean, ura, berdekara, serositatez betea, azpil batetik barrinoi batera bezala zerion. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.