Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
berdefinitu, berdefini, berdefinitzen du ad berrito definitu.
Kontzentrazio-esparruek, gas ganberek ez zituzten gizaki saldoak akabatu, gizatasuna bera suntsitu eta ukatu zuten, Hanna Arendt-en hitzetan, eta hori posible, gertagarri egin zuen kultura, Gyorgy Kovesen bizipenak gertatzea ahalbidetu zuen zibilizazioa berrikusi eta berdefinitu behar da, Kerteszen ustez. Berria - Kultura 2004-02-28
Ideologiaren eragin ahaltsua eta gaindeterminazioaren jokoa [...] agerian jarriko zuen zinemaren historia bat berdefinitzeko helburua hartu zuen. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 174. orr.
Eta horren aurrean Euskaltzaindiak berdefinitu behar ditu bere eginkizun nagusiak. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 128. orr.