Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egia berdaderoa esatearren, nahiko lotsagarri sentitu naiz betaurreko beltzak jantzita eta neure burua txitean-pitean aldizkari baten atzean ezkutatuz. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 68. orr.
Hori egiazkotzat, egia berdaderotzat hor barruan dutenak dezente dira. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 246. orr.
Heriotza duk egiarik berdaderoarena, eta haren etorrera ahalik eta ondoen onartu behar. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 48. orr.
Bertako gaixoei erlijio berdaderoa irakatsi eta itxurazko lan duin bat emateko. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 189. orr.
Batzuetan ikaragarria da, egiazko zauri berdaderoa, ez dakit non, bihotzean, gibelean edo erraietan. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 104. orr.
Haragizko itxura edo egitura berdaderoaz ari baikara, eta letra-numerozko gezur berdaderoaz ari baikara. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 93. orr.
Zinema, Berlinale eta Berlin epaimahai guztien gainetik dabiltza zeluloidezko izaki berdaderoen konpainia ederrean. Berria - Kultura 2006-02-22
egia berdaderoa (15)