Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Behin baino gehiagotan pentsatu izan dut, haur nintzeneko garaiak berbizi izan nituela orduan eta horregatik bigundu nintzela hainbeste, emakume ezezagun baten aurrean. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 37. orr.
Ez zitzaion ahotsa ateratzen eta Eduarda andrearen aurrean gelditu zen haren hitzekin itotzeko gogoz, birsortzen ari zen sufrimendu luze eta zinez mingarria berbiziz, pentsatuz, zergatik ez zenidan deitu laguntzeko? Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 174. orr.
Orain, arratsaldeko laugarren kubalibrea hartzen ari den bitartean, bere kirol karreran egindako unerik gozoenak -telebistaz inoiz emanak edo bestela filmatuak- ikusten eta berbizitzen ari da. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 7. orr.
Ezen ni, gaiztakeriarik gabeko kimika-lizenziatu koxkor bat, gaiztakeriarik gabeko txakur ospetsu baten eboluzio-inboluzioa berbizitzen ari nintzela. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 188. orr.