Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zelako berbeta darabilzun! Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 140. orr.
Halako esate bitxiak erabiltzen zituen, bazekien berbeta gozatzen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 252. orr.
Eta hortik segitu zuen berbetak, bitxia zela gero, euskal aldizkariak izanda, euskaldun jendea hain uzkur agertzea. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 14. orr.
Gizon lodikotea da, masailgorria, eta afalondo luze batetik datorrenaren itxura dauka berbetaren traketsean. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 149. orr.
-Hitz ematen dizut ez zaitugula larregi aspertuko gure botika eta botikaosteei buruzko berbetarekin. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 75. orr.
Zalantzan izan da hasieran, bidaiaria berbetarako gogoz ote dagoen. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 120. orr.
Zalantzan izan da hasieran, bidaiaria berbetarako gogoz ote dagoen. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 120. orr.
Gauzak buruz ikasteko erraztasun handirik ere ez zuen, ezta berbetarako ere. Berria - Harian 2005-02-11
Han entzun zuen lehenengoz libre antzean portuan besteek ezkutuka zerabilten berbeta iluna. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 84. orr.
Ez nituen batere gogoko eskiko bideo haiek, baina gaztetxo astun haren berbeta mozoloak are gehiago gogaitzen ninduen. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 104. orr.
Berbeta alaian segitzen zuen, eta eztarrian karranka txikerra egin zuen solasaren jopuntua errazago aldatze aldera. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 142. orr.
Azkenean, Hagridek lortu zuen berbeta zaratatsuaren gainetik berea entzunaraztea. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 68. orr.
Gaztelera ez zen nire barruko berbeta eta mintzaira. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 117. orr.
Gogorik gabeko berbeta zuen, ez zuen nire fitxatik begirada altxatzen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 214. orr.
Hontzek ulu egiten zioten elkarri, oso gustura ez baleude bezala hango berbeta-hots eta kutxa astunen karraka-hotsaz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 88. orr.
Barrako beste muturrean Andres Fano ikusi du, tabernariarekin lasai berbetan. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 124. orr.
Berbetan eta tragotan. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 130. orr.
Beste aldiunea egin zuten biek, nagusia jesarrita berbetan eta mutikoa zutunik mugitzeari utzi barik. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 136. orr.
Berriz berbetan hasi direnean lasaitu naiz. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 27. orr.
Orain ez hasi berbetan, maitea. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 27. orr.
Mostradorean hiru agure berbetan ari ziren hartaz eta honetaz. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 101. orr.
Bou Bizkaiako kapitainarekin berbetan ari zen Jose martxo azkeneko sarraskia jazo zenean. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 35. orr.
Berbetan ziharduten orain, azoken estalpera itzultzen ziren bitartean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 45. orr.
Zelaiak oinezkatzen eta hotsak entzuten ditugula ematen digu, nahizta gauaren isiltasun guztizkoa denean izan, eta, isilik egonik, berbetan dihardugula. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 257. orr.
Sentitu bai, total sakon, baina berbetan ipini egundo ez. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 164. orr.
Ez zitzaidan bururatzen zer esan eta berak jarraitu zuen berbetan: [...]. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 112. orr.
Gero txanelekoekin berbetan segitu zuen, eta halaxe jakinarazi zioten Lisboan bazela atondua Bizkaitarren Ospitalea zeritzona, gure naziokoentzat. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 80. orr.
Jaiotzetik gorra den ume batek ikas dezake berbetan? Berria - Gaiak 2004-10-15
Eskumenei buruz bi urte daramatzagu berbetan, eta nekaturik nago. Berria - Ekonomia 2006-02-16
Berbetan-berbetan, berotuz joan dira biak. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 244. orr.
Halere, fikzio hutsa izan arren, emakume adinekoek sexualitatea eta erlijioa berbeta gai erabiltzea ez da erraz irenstekoa. Berria - Kultura 2004-07-10
berbetan ari (15); berbetan ari ziren (3); berbetan egon (4); berbetan eman (3); berbetan hasi (12); berbetan hasten (3); berbetan jardun (3); berbetan jarraitu (6); berbetan jarraitu zuen (3); berbetan ziharduten (3); euren berbetan (3); haren berbetan (5); hasi zen berbetan (3); hasier etxeberriarekin berbetan (3); zurekin berbetan (4)