Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ibaiaren berberatasuna dudako gauza da, eta hargatik irristatzen dira izenak uraren gainean. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 215. orr.
Berberatasuna eta ezberdintasuna. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 123. orr.
Judizio objektibo oro egin aurretik adigaiak alderatzen ditugu: beren berberatasunari dagokionez (errepresentazio askorena adigai baten menpean) judizio orokorren mesedetan; edo beren ezberdintasunari dagokionez judizio berezien sorketarako. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 129. orr.
Hitzezko jardute-multzoak, elkarren artean uztartzen ez direnak esaldien mailan lotura gramatikalen bidez (sintaktikoak edo semantikoak); [...] uztartzen ez direnak lotura psikologikoen bidez (bai kontzientzia formen berberatasuna, bai mentalitateen konstantzia edo egitasmo baten errepikapena); baizik eta uztartzen direnak enuntziatuen mailan. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 133. orr.
Gauza onartua eta frogatua da [...] "gorputz" hitza aldi berean zeruko esferei eta gorputz hiliko hauei ematen zaiela, baina hori ez da homonimia hutsez besterik, hor ez baita berberatasunik gertatzen ez materian ez eta forman ere. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 233. orr.