Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kausa berberek ondorio berberak dituzte. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 104. orr.
Kontzeptu berberei loturiko ikur berberak. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 40. orr.
Urak, haren inguruan, Stonehameko bulegoan zeuden artxibategien kolore gris berbera zeukan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 43. orr.
Neurri berean argiztatuta dagoen objektu bat (luminantzia berbera emititzen duena, beraz) argitsuagotzat hartuko da atzealde ilunago baten aurrean badago. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 30. orr.
Euskal idazleek bide berbera egin zuten. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 63. orr.
Biek erakusten dute nahi berbera: bakearen bidea segitzea. Herria 2003-04-10
Zigor berbera ezarri zien Ingalaterrako estatuetara Espainiako salerosgaiak eramaten zituztenei. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 18. orr.
-Zein izango da? -Santxok erantzun-, Mantxako Don Kijote berbera, bere esanak eta esatekoak ere beteko dituena. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 196. orr.
Eguna joan eta eguna etorri imajinatu zuen Jeronimo Badiola aitona postariari itaunka, bidean galdutako gutunen zain, eta egunero buruaren keinu ezezkor berbera jasotzen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 83. orr.
Egoera eta esparru guztietan hizkera estandarra, bakarra eta berbera erabiltzen eta erabiliarazten dute. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 222. orr.
Berak izendatutako batzorde bat arazoa aztertzen hasi zen 1762an, eta Katalina berberak idatzi zuen Nakaz bat [...] Montesquieu eta Beccariarengan inspiratua neurri handi batean, langintzaren oinarriak ipini nahi zituena. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.
Biek eredu geometriko berberari jarraitzen badiote ere, ez dira, hala ere, biak izaera berekoak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 42. orr.
Objektu bat sarri aurkezten bazaigu, beti, ordea, barneko determinazio berberekin (quantitas et qualitas), orduan adimen hutsaren objektu gisa balio badu, beti berbera da eta ez gauza ezberdin asko, baizik gauza Bakarra (numerica identitas); baina agerpena bada, orduan kontua ez da inolaz ere adigaien alderaketa, baizik hauei begira, guztia nahi den bezain berbera izanda ere, agerpen honen lekuen ezberdintasuna denbora berberan (sentsuen) objektuen zenbaki-ezberdintasunaren oinarri askia da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 129. orr.
Arrazoi berberagatik, Estatuak irabazi egiten du saltzaile gisa. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 77. orr.
Irmotasun berberaz mintzatzen zitzaien handiei nahiz txikiei. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 818. orr.
Hitz berberek osatuta, zentzu berberaz hornituta, sintaxi eta semantikaren aldetik berbera iraunda, esaldi batek ez du enuntziatu bera osatuko baten batek solasaldi batean ahoskatzen badu edo eleberri batean inprimatuta baldin badago. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 117. orr.
Begiak modu berberean gainditzen ditu anbiguitateak irudian zein eguneroko bizimoduan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 87. orr.
Garai bertsuan eta kanpotar berberei erantzun berbera eman zieten arrakastaz abisiniarrek beren mendi-gotorlekuan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 249. orr.
Ordurako, Klarak eta Inesek elkarri idazten zioten eta adiskide minak ziren, ideal berberek elkartuta. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1173. orr.
Bestela zaldiko-maldiko bihurtuko zitzaidalakoan, zalapartatsua, figura beti berberen erakusle. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 37. orr.
Denak sorrera, ibilera, eta amaiera berbereko hitzak balira bezala iruditzen zaizkit, gixatzar harrapari hantuste bat eta berberaren izengoitiak balira bezala. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 298. orr.
Denak erro berberekoak dituzu. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 225. orr.
Ez ote dira, aztarna horiek, erro erroan, lehengizonaren gogoan, metafora sail berberekoak? Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 174. orr.
Abiapuntu feminista berberetan oinarritzen delarik, [...]. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 121. orr.
Billa hura atzean utzi ondoren, Cabañas aldera jo genuen, iritsia nintzen errepide berberetik. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 273. orr.
Kasualitate hutsa ote zen biek hitz berberok erabili izana? «Kuskue tanden», 2004 - 228. orr.
Zer ikasi behar zuen han, zu epaitu zintuzten militar berberok kondenatu zuten batek? Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 73. orr.
Hori zen objekzioaren xedea eta asmoa, hitz berberokin aurkeztu ez bazen ere. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 45. orr.
Bi objektu berberen arteko harremana beti berbera baita. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 25. orr.
Ez nekien Emiliorekin lan egiten zuenik, berak hainbestetan aipatzen zuen Emilio hura eta nik ezagutzen nuena berbera zirenik. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.
Aita santua berbera joan zen Asisa, eta Kristoren Gizakunde ondoko 1228. urteko uztailaren 16an, igandez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 836. orr.
-Originala berbera. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 162. orr.
Ni bezalako gizon batekin ezkonduta egotea tortura amaigabea izan zela seguru asko, infernua berbera. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 8. orr.
Zarauzko ostatuan ikusi genuen adineko bikote hura berbera. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 97. orr.
Lau leherketen egileak berberak izan ote diren aztertzen ari dira. Berria - Euskal Herria 2004-08-14
Lehenago ere, horren antzeko egoeretan, makina bat bider kontatuak zituen gauza horiek berberak hainbat lekutan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 249. orr.
Zentzugabekeria iruditzen zait borondate publikoaren adierazpide diren legeak, erailketaren errefusatzaile eta zigortzaile direnak, eurak berberak izatea haren egile, eta, hiritarrak erailketatik urruntzeko, eurek ageriko hilketa agintzea. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 81. orr.
Haiek eraiki zuten zoramenezko Babel hau; baztertuek, desoinordetuek, bere barkuan zetozen haietako batzuek berberek [...] Amerikako beste baztertuekin, beltzekin eta indioekin, estolderietatik hasi eta Empire Statearen gailurreraino. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 143. orr.
Ezen Salbatzailearen presentzia beti begi aurrean zuela ematen baitzuen, berberak lagunik minenei noizbait esan zienez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 796. orr.
Kasu guztietan, berbera da jokabidea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 484. orr.
Jakin zuen Egidio anaiaren [...] santutasun fama apartekoaren berri eta, bihotzak eraginda, erabaki zuen hura bisitatzera berbera joatea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1010. orr.
Urrutiko gauzak bertan zeudenak bezala atzematen zituen eta berbera ere era miragarrian presente egiten zitzaien urruti zeudenei. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 808. orr.
Zergatik ez naiz jada lehen nintzen berbera? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 204. orr.
Guztiek, antzinakoek zein oraingoek, aho batez aldarrikatzen dute adimenek ezin diezaioketela Sortzaileri (gorets bedi!) hauteman, Itzulbidean lehengo berberak izan ziren ikuspegiak. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 147. orr.
Hilkutxa besoetan eraman zuten berberak. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 95. orr.
Hura zer den Berberak besterik ezin dezakeela hauteman, eta Hari hautematea Hari osotoro ezin hautematea aitortzea dela. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 147. orr.
EAJren helburuak ETAren berberak dira! Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 98. orr.
adin berbera (6); akats berbera (5); amets berbera (11); arazo berbera (5); asmo berbera (5); aukera berbera (4); aurpegi berbera (4); balentria berbera (4); balio berbera (8); bat eta berbera (9)
berbera ageri (4); berbera baita (4); berbera behar (5); berbera bizi (4); berbera da (68); berbera dago (6); berbera dauka (8); berbera daukagu (4); berbera daukate (5); berbera dela (15); berbera den (5); berbera dira (7); berbera direla (6); berbera du (18); berbera duela (4); berbera duen (6); berbera dut (5); berbera dute (13); berbera dutela (8); berbera duten (4); berbera egin (34); berbera egingo (4); berbera egiten (15); berbera eman (10); berbera ematen (6); berbera erabili (4); berbera erabiltzen (8); berbera erakusten (4); berbera erakutsi (6); berbera errepikatzen (7); berbera eskatu (4); berbera etorri (5); berbera ezarri (4); berbera gertatzen (12); berbera gertatzen da (9); berbera hartu (5); berbera izan (45); berbera izan zen (6); berbera izan zuen (8); berbera izango (31); berbera izango da (7); berbera izango duela (4); berbera izatea (5); berbera izaten (7); berbera jasotzen (4); berbera ote (7); berbera zegoen (6); berbera zela (12); berbera zen (30); berbera zeukan (8); berbera zuen (11); berbera zuten (6)
beti berbera (22); beti berbera da (7); bide berbera (12); droga berbera (5)
ekintza berbera (5); emaitza berbera (7); eragin berbera (7); erantzun berbera (6); eredu berbera (7); esaldi berbera (5); esanahi berbera (4); eskaera berbera (4); eskubide berbera (5); forma berbera (5); gaitz berbera (4); galdera berbera (11); gauza berbera (50); gauza berbera dira (4); gauza berbera gertatzen (11); gizon berbera (6); helburu berbera (5); hitz berbera (5); hura berbera (6)
iazko berbera (4); ideia berbera (6); ikuspegi berbera (4); irudi berbera (9); istorio berbera (5); izen berbera (12); jarrera berbera (10); jokabide berbera (4); komeria berbera (4); kontu berbera (4); kopuru berbera (11); lan berbera (9); lehengo berbera (4); letra berbera (4); maila berbera (4); nuen berbera (5)
oihu berbera (4); ondorio berbera (4); pertsona berbera (6); sentipen berbera (4); sistema berbera (6); tratamendu berbera (5)
zigor berbera (8)
arrazoi berberagatik (23)
arazo berberak (9); argudio berberak (8); arrazoi berberak (11); aukera berberak (14); baldintza berberak (7); begi berberak (4)
berberak baitira (4); berberak dira (38); berberak direla (12); berberak ditu (6); berberak dituela (8); berberak ditugu (5); berberak dituzte (10); berberak dituztela (4); berberak edo ezberdinak (4); berberak egin (9); berberak egiten (11); berberak eman (4); berberak erabili (12); berberak erabiliz (7); berberak erabiltzen (14); berberak erabiltzen ditu (4); berberak errepikatzen (7); berberak esaten (5); berberak hartu (5); berberak izan (24); berberak izango (28); berberak izango dira (9); berberak izango dituzte (6); berberak izatea (6); berberak izaten (6); berberak jasan (4); berberak zirela (7); berberak ziren (13); berberak zituen (5); berberak zituzten (8)
beti berberak (6)
esandako hitz berberak (5); esku berberak (6); eskubide berberak (38); eskubide berberak izango (5); ez dira berberak (8); ezaugarri berberak (9); gaitz berberak (4); gauza berberak (24); gauza berberak egiten (4); helburu berberak (5); hitz berberak (34); hitz berberak erabiliz (4); horiek berberak (6)
ia hitz berberak (4); ideia berberak (4); irizpide berberak (11); jokalari berberak (5); lege berberak (4); lehengo berberak (8); neurri berberak (5)
ondorio berberak (5); osagai berberak (4); pertsona berberak (7); politiko berberak (4)
bat eta berberan (4)
indar berberarekin (5); jarrera berberarekin (4)
bat eta berberaren (7); berberaren bidez (4)
bide berberari (4)
berberaz ari (4); doinu berberaz (4); eskubide berberaz (4); gai berberaz (5)
egoera berberean (4); era berberean (5); leku berberean (8); modu berberean (9)
iturri berberek (8)
hitz berberekin (5); oinarri berberekin (4)
berberen arabera (15); berberen mende (4); iturri berberen (13); iturri berberen arabera (12); lege berberen (5)
hitz berberez (4)