Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bertsolariak, herri-afaria eta berbena. Berbenen zaleak ginen, batez ere Eganek jotzen bazuen. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 87. orr.
Anabasaren erdian langileak zamalanak eginez oholtzan, berbenan jo behar duen taldearen musika tresnak atontzeko. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 223. orr.
Erromeria baztertzera etorri diren hitz berriak: berbena, dantzalekua, diskoteka, kontzertua. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 55. orr.
Gaur herrietako jaietan berbenak egoten dira, rock kontzertuak, eta dantzalekuak ostiraletik igandera arte irekitzen dituzte. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 55. orr.
Entzierroak, danborradak, berbenak, dantza, pilota, bertsu, herri kirol... bazen zer entzun, zer ikus, zer ospa! Herria 2003-07-10
Beti izaten zen kantu parte-hartzaileren bat, argigailuaren, berbenaren, lore jokoen, kabalgataren, karrozaren, mozorroaren, danborraden, zezenen -egiazkoen eta suzkoen-, zaldiko-maldikoaren, zaldiketen, xedera jaurtitzearen, erraldoiaren eta buruhandiaren artean une jakin batean behar zenerako egokitzen zena. Askoren artean «Rataplan» - 19. orr.
Gero eta gazteagoak iruditzen zitzaizkigun neskatxek erdeinuz begiratu ziguten; herriko plazako berbena-doinuak ohiko mugimendu koipetsu-dorpeez jarraitu genituen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 59. orr.
Une honetan ahizparekin nabil saltsan, eta berbena talde batean ordezko hartu naute, oraingoz. Berria - Kultura 2004-06-22