Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atea ireki, begiak itxi, hamaika usain-belarrek perfumatutako airea biriketaratu -ezkaiak eta erromeroak, salbiak eta errudak, izpilikuak eta berbenak-, besoak zabaldu... Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 55. orr.
Han ikusiko du erretzen buruan ukan duen zizare-belarrez eta berbenaz osatutako koroa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 250. orr.
Berbena-belarrekin eta pasmo-belarrekin konpondu izan baitzituen, antza, ordu arteko gaitz guztiak. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 171. orr.
Berbena-belarrez eta zizare-belarrez egindako koroatxoak janzten omen dituzte buruan, gaitzetatik libre sentitzeko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 250. orr.
Litro bat berbena-ur egosi dute niretzat, eta zabortegira bota dute gainerako berbena-belar guztia. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 108. orr.
Berbena-belarrak bildu ditut parkean. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 108. orr.
Kale hutsetan zehar, berbena eta lilipa usainez beterik dauden lorategietan zehar, unibertsitaterainoko bidea egiten du. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 231. orr.
Ia egunero igurtzi behar nizkion zangoak eta belaunak berbena olioz. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 170. orr.