Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

berbaro 1 iz berbotsa.

Itsasoaren orroa, Marine Drivetik zetorkion trafikoaren marrua, saltzaileen deiadarrak, ipuin kontalarien berbaroa, musikalarien doinu bihurriak, horiek denak aditu zituen batera, han zebilela.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 135. orr.

Kaletik zetozkion berbaro eta ibilgailuen hotsekin nahasturik.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 229. orr.

Eguterako beilara ez doazenen berbaroak ere sartu ditu, emazte Joxeparena zein meatzari zaharrarena adibidez.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 51. orr.

Nire mina zelan arindu lotu nintzen, luzaz, hantxe etzanda, gizonen berbaroak logura eragozten zidalarik, harik eta gogora maisuaren poltsatxoa etorri zitzaidan arte.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 281. orr.

Nahiago zuen hartan ihardutea amaren berbaro gogaikarria entzun behar izatea baino.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 231. orr.

Nesken txutxu-mutxuak eta berbaroa apurka-apurka amatatu arte itxaron dute, gero, isilka-misilka, beren planari ekiteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 71. orr.

Gero eta ozenagoa zen zerbitzarien berbaroa.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 69. orr.

Uhurien azpitik eta ontzitzarraren hotsen gainetik, armadako beste ontzietan gora eta behera zebilen jendearen berbaroa iritsi zitzaidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 71. orr.

Jendez betetako gelako berbaroaren erdian.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 121. orr.

Oi, balekumearen berbaroa berak aditu izan balu, nik aditu nuen moduan!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 34. orr.

Berbaroa zabaldu zen liburutegian, irriren bat entzun zen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 256. orr.

Emmaren kontaketa taberna bateko berbaroarekin nahaspilatu zen.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 125. orr.

Familiakoak bakarrik geunden, eta gure pentsamenduen berbaroa baino ez zen entzuten.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 37. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Kasik itzartzearekin batera haizeak dakarren berbaro lausoa entzun du begiak zabaldu gabe.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 113. orr.

Berbaro ozena entzun du atze aldetik.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 42. orr.

Terminologia sexualeko euskal labelik ederrenetakoa dela uste dut bere fonosemantika xuhurra, eta pena dut horren zabar zokoratu izana, berbaro ofiziala beste eredurik gabe gelditu den jendaje ustel jakintsu usteko honek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 195. orr.

Horregatik ez zaizkio santa sekulan gustatu izandu jakitun ezkorrak eta zinezko eskeptikoak, ez elizari, ez politikoari, ez merkatariari, ez berbaro intelektualari, ez eskolari, ez unibertsitateari, eta ez egungo funtzionari aulkidunari.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 183. orr.

Lana amaitutakoan etxerantz zihoan jendearen ahapeko berbaroa lagun.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 312. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hitz baten ordekoa topatzeko unean, nahiago dute barne berbaroari segi zehaztasunari baino.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 65. orr.

Halako batean sentitu ninan nola hurbiltzen zitzaidan eta inguruan jiraka hasten erlauntza halako trinkoa zen xuxurla-berbaro hura.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 86. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus