Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
berbaldun iz berritsua, hitzontzia.
-Berbalduna zoan? Kontularia? Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 22. orr.
Niri ere harrigarria egiten zitzaidan eraldaketa ikustea; goizean eskuetako dardarak salatzen zuen izaki babesgabe horretatik, arratsaldean masak adoretzen zituen berbaldun jori eta, itxuraz, seguru horretara. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 27. orr.