Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
berbalditxo iz hizketalditxoa.
Oso-oso urduri jarraitu zuen, harik eta abadetxoa barandara hurbildu zen arte, ohiko berbalditxoa egitera. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 139. orr.
Ez ditut inoiz argituko nire zalantzak, hemen ezinezkoa da-eta beste leku askotan normala izango litzatekeena, bion artean berbalditxoa sortzea. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 127. orr.
Halako batean, zirujau, marinel, belagile [...] harekin berbalditxo bat egiteko era izan nuelarik,nire atseginen eta minen hariak ehun bakarrean gurutzatu ziren. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 115. orr.