Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
berastegiar izlag/iz Berastegikoa, Berastegi dagokiona; Berastegiko biztanlea.
Badut lagun berastegiar bat, edozein neskari goxo hitzegitekoan "ze mouz poxpoliñe!" besterik esaten ez dakiena. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 159. orr.
56 urteko berastegiarra errepidea garbitzen ari zen Itziarko gasolina zerbitzugunearen inguruan. Berria - Ekonomia 2006-01-10
Arantzazu Azpiroz berastegiarrak brontzezko domina lortu zuen Espainiako errepideko txapelketan, atzo, Kantabrian. Berria - Kirola 2004-06-27