Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berariaz eta aldi berean nahi gabe erreparatu nien besapeko ile bakan horiei. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 68. orr.
Sutea ez zen istripuz gertatu, berariaz baizik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 420. orr.
Berariaz doa Metxa espetxera, askatasuna barrualde hertsian bilatzen baitu. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 55. orr.
Berariaz doa Metxa espetxera, askatasuna barrualde hertsian bilatzen baitu. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 55. orr.
Barkatu, baina aktan berariaz jasotzea nahi dut. Berria - Harian 2005-11-29
Orain, indarkeria berariaz ez gaitzesteko jarrerari eusteak asko desitxuratzen du eztabaidarako eta akordioetarako aukera. Berria - Euskal Herria 2004-06-03
Berariaz sinplifikatu dugu, jakina, begiak argi-fluxuen aurrean duen funtzionamenduaren aurkezpen hau. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 26. orr.
Txalupa berariaz jo zuela salatu zuten emigratzaileek. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 29. orr.
Burutik oinetara jantzi zuen, harentzako berariaz aukeraturiko arropez. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 70. orr.
Egungo festarako hiriburutik berariaz etorritako gaiteiro taldearen ondotik. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 171. orr.
Egia esan, Lugdunum berariaz sortarazi zen xede inperial garrantzitsuen zerbitzurako. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 46. orr.
Bihotz onekoa behar du bere adiskideari eta niri zerbitzu errendatzera berariaz hona jina izateko! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 222. orr.
Baudouin de Courtenay-ren lanean berariaz garatzen da fonologiak fonetikaz landa behar duen leku hori. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 47. orr.
Eskorpioiak ez du suz inguratuta dagoelako hil behar duen kontzientziarik, eta inola ere ez du berariaz eztena bizkarrean sartzen. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 134. orr.
Gure boten lorratza utzi dugu behorren gorotzetan, berariaz. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 113. orr.
Petronio gozo-gozo bizi izan zen, arnasten zuen airea bera ere berarentzat berariaz perfumatua zela pentsatuz. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 64. orr.
Leiho zabala, berariaz iluna. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 45. orr.
Sutsuki erlijiosoa ala berariaz sekularra den bizitzari buruzko ikuspegien arteko antitesi hau sakonagoa da bi erlijioren arteko edozein desberdintasun baino. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 189. orr.
Inguramendu berariaz dramatiko batean. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 100. orr.
Halaxe gertatuko litzateke, nolanahi ere, dirupolitika berariaz hedakor batek truke-tasa manipulatuko ez balu. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 182. orr.
Monumentu berariaz neurriz gainetiko hura erronka jotzen ari zitzaion. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 44. orr.
Motor gehienek berariazko erregaia behar dute, erregai-pilak barne. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 53. orr.
Esportazioari dagokionez, truke-tasen berariazko debaluazioak eta ekoizpenaren aleko kostuen kontrolak ziurtatzen zuten produktibitatea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 118. orr.
Ez dakit berariazko prozesu bat den ala berezko joera dugun batzuek horretarako. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 37. orr.
Gazteok ditugun berariazko arazoak edo bizitzeko modu bereziak. Berria - Euskal Herria 2004-02-10
Izadiaren berariazko imitazioak, berriz, gizonak egiten duen izadiaren imitazioak, beti eskatzen du errepikapen-desira bat. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 187. orr.
Inbasio mota bakoitzak berariazko antigorputza sortzen du. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 162. orr.
Berariazko osagarria eta esklusibitatea berregokitzea. Berria - Euskal Herria 2004-11-12
Mutilei berariazko gene bat aitortzen zaienean matematikarako, neskei ukatu nahi zaie. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 190. orr.
Horren parte bat kontziente eta berariazkoa zen: begiak (eta eskuak) lanerako berriro trebatzea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 53. orr.
Guk ere baditugu itxiturak, baina, oro har, bustiago edo kutsatuago daukagu alderdi intelektuala emozionalarekin, eta, horregatik, sarritan ahalegin berariazkoa egin behar izaten dugu intelektualtasunaren mundu horrek eskatzen duen partida jokatzeko. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 261. orr.
Begirada hitza erabiltzen den zentzu guztietan, baita arruntenetan ere, ongi bereizten da ikuste soiletik, begirada pertzibitzailearengandik sortzen baita, modu eraginkorrago eta gutxi-asko berariazko batean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 119. orr.
berariaz aipatu (5); berariaz aukeraturiko (4); berariaz egindako (4); berariaz egiten (4); berariaz erabiltzen (4); berariazkoa izan (3)