Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizakiak bere eboluzioaren fase berantiar samar batean hartu zuen zutikako jarreraren ondorio da, neurri batean, akats hori. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 258. orr.
Herrien Psikologiaren beraren fase berantiar batean gabiltza. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 65. orr.
Hasi Antzinate Berantiarrean, eta gero Erdi Aro osoan zehar. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 59. orr.
37 eraztun aurkitu dira, gehienak uztai bakarrekoak, baina badira urrezkoak ere, garai erromatar berantiarrari dagozkionak. Berria - Harian 2006-03-22
Zeren Agustinek berak Erromatar Inperio berantiarrean baitu bere kokagune historikoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 59. orr.
Alemaniar Erdi Aroko Mistika Aro Garaitik Aro Behererako iragaitzaren fruitu, ordurako aski umotu eta berantiarra da izatez. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.
Taulerrena, Eckhartena bezala, lehorragoa baitzen, eta Susorena irudimenera eta grafismo bapikatuetara isuriagoa, Erdi Aro berantiarreko herri-pietatetik hurbilago zegoena. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.
Artozkik erromaniko berantiarreko eliza zuen, kanoi-gangarekin. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 146. orr.
XIV mendeko burgo eta hiribildu horietan sortu dira indarrarekin gotiko berantiarraren katedralak orain alemaniar Mistikaren loratze erabat helduaren lekuko direnak. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.
Eskolastika berantiarreko Filosofian eta Teologian. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.
Neoklasizismo berantiarraren baitan moldatutako espiritua. Estiloaren Sublimitateaz tratatu heleniko berantiarraren egilearen diagnostiko ilunak ez zuen kontuan hartu bere aurrean zeukan egoeraren garrantzi handiko osagai bat. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5390. orr.
Bada gurean Lizardi erromantiko berantiartzat jo duenik, eta hogeigarren mende hasierako abangoardiekin lotzen duenik Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 14. orr.
Sei seme-alaba berantiar izan ondoren. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 167. orr.
Eguraldi txarrik ezean, saltzaile berantiarrenek ere beren liburu-txosna hamaiketarako zabaltzen zutela. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 11. orr.
Nabalkada garbi batek marrazturiko tatuaje gorria, ordainketak eguneratu gabeko kokainazale berantiarraren bularraldean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 203. orr.
Beti baziren berantiarrak, honek zapata bat eskas, hura zakurik gabe, edo burukoa ahantzia, nik dakita. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 126. orr.
Berantiarrenentzat, atzo ere izan zen loreak erosi eta hilerrietara eramateko aukerarik, hainbat lore denda zabalik izan ziren. Berria - Euskal Herria 2004-11-02
Ez zutelako inor esnatu nahi gaueko ordu berantiar hartan. ez baitago injustizia handiagorik, justizia berantiarra baino. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 90. orr.
Nahita erre zutela oihala dioenik ere bada, inkisizio berantiar batek izan zuela zerikusirik. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 145. orr.
Atzo arte ez dut hartu, andrea, zure erantzun berantiarra. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 421. orr.
Ni ez naute haren telegrametako hitz berantiarregiek xaramelatuko. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 275. orr.
Hain elurte berantiarrak eragin ohi dituen zoritxarrak abisatzen zizkioten elkarri. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 157. orr.
berantiarra da (3)