Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

berantetsi (orobat berantesi g.er.), berantets, berantesten 1 du ad berandu dela uste izan; zain egoteaz aspertu edo kezkatu. ik luzetsi.

Ondoko asteazkena, aski berantetsia nuena, azkenean jin zen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 109. orr.

Berantetsia ninduzun!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 187. orr.

Batzuek berantetsia dutela TGV trein horiek zalutasun handian heltzea Bordeletik mugaraino, beste batzuk berdin berantetsia trein horiek gisa berean heltzea Bordeletik Tolosorat.  Herria   2005-12-22

Saltzailea berantetsia eta haserretzen ere hasia zegoen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 17. orr.

Pilotari on behaketan gaude horietan bietan ere, doi bat berantetsiak, nor aterako den, landare berriak.  Herria   2004-12-30

-Ez nazazula berriz utz berantetsirik -xuxurlatu zion, mehatxu aire batekin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 144. orr.

Lehenbiziko bezeroa zain zeukan, kanpoan berantetsita, klaxona joaz.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 193. orr.

Telefonoa hartu zuen orduan, berantetsita.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 27. orr.

Berantetsita ere banengoen Herbert hain luzaroan gogoetatsu ikusirik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 39. orr.

Egia da hasieran eskaileretatik igotzea nahiago zuela, pazientzia faltaz igogailua berantesten zuenean, baita orduan hankak zalu eta bihotza arin zituelako ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 197. orr.

-Irakurtzeko! -Migel Mailuk, ene gogoetak berantetsirik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 124. orr.

Atzo, adiskide ederra, arratsaldeko hiru orenetan, berriak berantesten nituenez, emakume eder abandonatu horren etxera joan nintzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 461. orr.

Manuel itzultzen ez zela eta etxekoak berantesten hasi ziren.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 51. orr.

Turkia kexatzen eta berantesten hasia da bere herri horren Europan sartzeak ainitz luzatzen diolakotz.  Herria   2004-12-09

Kristinak bortz minutu baino gehiago zituen barnean eginik eta berantesten hasia nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 367. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hogei urteetako aldian, ama alargun eta burtzoratuaren heriotza berantetsiaren ostean, modelo aritu zen handizkako arropa-etxe batean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 147. orr.

Zu eta bertze bakan batzuk salbu, pipatzeari lotu zaizkio soldaduak, gosaldu ondoko zigarreta gozo eta berantetsia.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 30. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus