Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
beraneante iz udatiarra.
Bilboko beraneante errubia polit eta tuntun haietako bat maite zuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 70. orr.
Zarauzko beraneante aberatsek ondo ordaintzen zitean behiaren erreberoa edateagatik. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 207. orr.
Neskamerekiko beraneante asko etortzen zen orduan. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 100. orr.
Han agertu zuan festara jende sail bat, gehienak balnearioan bertako neskameak, baina baita han zebiltzan beraneante jendea ere. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 57. orr.