Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

beranduxe
1 beranduxeago apur bat beranduago. ik berantxe.

Gizonezkoa beranduxeago iristen zen beti, eta errituala beti zen berdina.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 158. orr.

Urtean-urtean beranduxeago agertzen nintzen eta apur bat gehiago luzatzen bertan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 156. orr.

Besoa beranduxeago moztu zioten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 49. orr.

Garai horretan, agian beranduxeago, Manhattango Mendebaldetik auto gorri bat, Tom eta Angie barruan, abiatu zen Central Park gurutzatzera.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 62. orr.

Lehentxeago edo beranduxeago, bidea ezagutzea eta bidea ibiltzea ez direla gauza bera konturatuko zara.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 134. orr.

Egunak argitu baino lehen, demostrazioa eskuan zutela, lotan zeuden, gogobeterik; ez ziren esnatu eskola hasi eta beranduxeago arte.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 138. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lehentxeago edo beranduxeago (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus