Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Ordu bata... berandutxo helduko gara. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 13. orr.
-Berandutxo izango da. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 76. orr.
Hori dena gerra bere gorienean dagoenean eskuratu du, berandutxo ote dabilen dagoen Hemingwayk. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 50. orr.
Berandutxo arte, gerra zibilaren hotsak gainean genituenean ere, etorri ohi ziren ijitoak atez ate, farfailak, harizko izarak, nylonezko oihalak eta horietakoak eskaintzera, beti lelo berdinaz: [...]. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 26. orr.
Berandutxo da, beharbada, inguru horietan abiaturik baita Errepublikaren erasoaldia. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 83. orr.
Tira, kontua dun esan didala berandutxoago pasatuko dela, zer ordutan ez dakiela. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 125. orr.
Finaleko Goikoetxearik onena azaldu zen une horretan, baina berandutxo zen jada. Berria - Kirola 2004-09-12
Berandutxo, baina... Berria - Kirola 2004-10-09