Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez gara berandutuko, ez izan beldur, ez estutu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 115. orr.
Trenak arratsaldeko hiruretan zuen ordua, baina sarritan berandutzen zen, eta igual ez zen iluntzera arte ailegatzen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 41. orr.
Durant jaunak berehala azaldu zion emazteari lanez gainezka zebilelako berandutzen zela. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 44. orr.
Badakigu lanaren bostehun ale eskatu zizkiotela Cintruenigotik, eta Lizarrako moldiztegitik haraino eraman behar zituen mandazaina nonbait atzeratu zela, berandutu ere bai, eta iritsi zenean, eskatzaileak jada ez zituela nahi. Berria - Kultura 2004-11-21
Ni ere berandutzen ari nauk. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 346. orr.
-Asko berandutu naiz? -galdetu zion Itziarrek, tonu alaiez. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 251. orr.
Taxi bat hartu behar nuen lehenbailehen gehiegi berandutuko ez banintzen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 68. orr.
-Hona zure senargaia berandutu izanaren arrazoia. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 190. orr.
Behin ere ez naiz [...] emakume batengatik, ezta ordu-erdi batez ere berandutu lan-bilera batera. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 145. orr.
Baina atzera igo nintzen, asko berandutu gabe, hamar minutu ere pasatzen utzi gabe. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 96. orr.
Zortzi minutu bakarrik berandutu zen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 132. orr.
Giltzorde batekin atea ireki eta barrura sartzea erabaki zuen, apur bat berandutuz gero Olatz kezkatu egingo zela bazekien arren. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 196. orr.
Bizia ere kenduko zien, baldin eta sendagilea apurtxo batez bada ere berandutu balitz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 186. orr.
Niri lekuz kanpo zegoen esaldi bat iruditu zitzaidan baina komisarioak berandutzen ari zen galdeketa bideratu nahi izan zuen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 70. orr.
Lehenago ere abiatuko ziren, baldin eta berandutzeak ofizialen buruzagia hain biziki haserretu izan ez balu. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 354. orr.
Ez dugu berandutzerik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 207. orr.
Mugitu beharra dugu, berandutu egingo zaigu bestela. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 154. orr.
Berandutu egin zait ordea, eta argirik ez dudanez Manhattanera itzuli behar izan dut, Tomen etxera. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 65. orr.
Gau batean Canalillotik etxerakoan berandutu zitzaielarik, Patriarcaleko hilerri abandonatuaren inguruko kale-zulo ilun batean, itxura txarreko bi gizonekin egin zuten topo. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 299. orr.
Berandutuko zitzaion susmoarekin, erlojuari begiratu zion Giovanni Mazonik, baina presarik ez zuten agertu beste biek. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 40. orr.
Ene!, joan behar diat, agudo gainera, berandutu egin zaidak eta. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 41. orr.
-Barkatu, zaharra, berandutu egin zaidak. «Kuskue tanden», 2004 - 204. orr.
Berandutzen ari zitzaiola esan, eta kanpoaldera abiatu ziren biak. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 30. orr.
-Zergatik berandutu zaizu hainbeste? -galdetu zion Kostanjoglok atean agertu zenean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 455. orr.
Nolatan berandutu zait hainbeste? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 206. orr.
Oso lanpeturik dabil, eta, nonbait, berandutu egin zaio. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 442. orr.
Laster agertuko zitzaion aita eskaileretan behera, berandutu egin zitzaiela, eta kalesara itzultzeko ordua zutela iragarriz. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 118. orr.
-Berandutzen ari zaigu -ohartarazi digu azkenik Danek-. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 130. orr.
-Ezustekoren batek berandutu gaitzake, eta armadak lerroetan aurrera egin behar badu, muinoetatik ateratzerakoan berriro antolatzeko denbora beharko da. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 128. orr.
Nik izaera zehaztugabeko egitekoak argudiatu nituen gauzak berandutzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 295. orr.
Lanen batek berandutuko zuela pentsaturik, atzera-aurrera hasi zen Nora katedral aurreko plazan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 159. orr.
Natura osoak baitzirudien nahiko lukeela ilunabarraren unea berandutu-. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 52. orr.
Markesaren eskuinaldean, berriz, aulki huts bat ageri zen, eta azken orduko larrialdi baten deiak berandututako Velasco sendagileari zegokion, markesak argitu zuenez. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 205. orr.
Bazegoen ere halako antsietate bat, hots, botere aldaketa berandutuz gero, hautatu beharreko trantsizio gobernu baten aldeko presioa geldiezina bihurtuko zela. Berria - Mundua 2004-04-09
Beste ardo bat eskatu du, horrek bazkalordua berandutuko dion arren. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 50. orr.
· 19 minutuz berandutu du gaur ere goizeroko jaikitze hori. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 290. orr.
Berandutu zuelarik, ikasleek hurbildu eta esan zioten: -Toki hau oso urruti dago eta berandu da. Elizen arteko biblia Mk 6,35
Eta jarrai aurrera, aitakide jauna, berandutzen ari du eta. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 31. orr.
Berandutzen zuelarik, ikasleek Kristori eskatzen diote han zegoen jende piloa etxera bidal dezala. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 163. orr.
Ekin diezaiogun; berandutzen ari du eta asko daukagu egiteko eta esateko eta erakusteko. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 155. orr.
Nekazari berandutuei ere erasotzen zieten, gauez etxe inguruetara etortzen ziren, eguzkia ezkutatzen zenetik jaikitzen zen arte uluka aritzen ziren, eta ukuiluak husten zituzten. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 123. orr.
Ez nuen beraz mahairik bilatu niretzat eta zutik geratu nintzen barran, beste bi bezero beranduturen ondoan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 12. orr.
Ez zegoen inor, ez kafetegi argiturik, beranduturen bat edo beste, presaka. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 360. orr.
berandutu egin zait (5); berandutu egingo zaigu (4); berandutu gabe (4); berandutu nahi (3); berandutu zen (6); berandutuz gero (5); berandutzen ari (24); berandutzen ari da (4); berandutzen ari zen (4); berandutzen zen (3); ez berandutu (7); ez dut berandutu (3); gehiago berandutu (3)