Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
berandu2, berant, berantzen (orobat berantu g.er.) da/du ad ipar berandutu.
Bainan berantzen ari dira kanbiamenduak. Herria 2001-01-18
Berantzen ari zait. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 31. orr.
Baina bego horretan gaurko, berantzen ari du eta Kattalin loa ezin atxikiz dago. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 114. orr.
Orain, haatik, utzi behar zaitut, autobusak ez du beranduko. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 89. orr.
Azkenean etzan gaitezke... baina loak berantzen du. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 153. orr.
Urte baten gibelatzapenarekin egiten dira ondarrean hauteskunde horiek asko arrazoinez beranduak. Herria 2005-03-24