Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hamabi eta erdiak ziren, berandu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 52. orr.
Arratsalde batean, berandu, kalerako jantzita baina ohean etzanda nengoelari [...] beheko telefono publikoan deitzen zidatelako abisu eman zidaten. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 111. orr.
-Zer dela-eta horren berandu? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 255. orr.
Berandu, beranduegi, gutuna irakurri ondoren, ohartu omen nintzen gertatu behar zuenaz edo gertatuko zenaz eta alferrik egin omen nuen korrika emakumearen bila, nik neuk martxan jarria nuen heriotzaren gurpil eroa geratu nahirik. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 16. orr.
Hurrengo egunean berandu jaiki zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 235. orr.
Sekula ez zitzaion arraroa iruditu Rose berandu bazetorren afaltzera. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 43. orr.
Ez itzuli berandu, eta kontuz ibili. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 93. orr.
Barkadazue berandu heldu izana, mesedez. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 52. orr.
Beagle 2 misioaren aurrekontua ez zen behar bezala administratu, eta dirua berandu iritsi zen. Berria - Gaiak 2004-05-27
Zerorrek eskatu duzun elkarrizketara berandu agertzea ez da itxura. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 395. orr.
Bakardadea pisugarri baitzitzaion eta loa berandu eta nekez agertzen baitzen, desgaraiz askotan. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 16. orr.
Berandu genbiltzan, eta Florari ama bainatu behar zuela sartu zitzaion buruan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 325. orr.
Berandu egiten ditut urteak, gainera, azaroan. Berria - Kirola 2004-09-22
Gero, ordulariari begiratu, eta berandu egin zitzaiola esan zuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 82. orr.
Berandu egin bide zaio, urrats luzez ibiltzen hasi baita. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 155. orr.
Nikolaj Trubetzkoy errusiar printzearen Grundzüge der Phonologie obra handia ez zen berandu arte ingelesera itzuli. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 145. orr.
Malfoy ez zen ikasgelan agertu ostegun goizean berandu arte. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 103. orr.
Ni arratsean Balbotarren etxean gelditzen nintzen berandu arte. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 254. orr.
Goiz osoan, eta arratsaldean berandu arte, hego-mendebaldeko haize gozo leuna izan zen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 66. orr.
Goiz-goizetik arrats berandura arte aritzen zen lanean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 333. orr.
Ospakizuna gauean berandura arte luzatu zen, eta halako batean zutitu eta hitz egiteko bairatu ninduten. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 284. orr.
Harry bat-batean ohartu zen hamar minutu berandu zebilela Arte Ilunen Aurkako Defentsako eskolara joateko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 140. orr.
Hamar minutu berandu baino ez. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 105. orr.
Gaur ere bost minutu berandu. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 32. orr.
Ni berandu samar heldu nintzen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 150. orr.
Gora!, egin dugu geuk ere, baina berandu samar, kontrabidean bezala. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 235. orr.
Zergatik dator hain berandu haren gudu-gurdia? Elizen arteko biblia Epa 5,28
Gau batean berandu, Hinde Shevach, lo zegoela, korridoretik zetozen urrats batzuek esnatu zuten. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 181. orr.
Gauez berandu etorriko gara soroetan barrena. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 70. orr.
Ai zuek, goizean goiz edanari ekin eta gauean berandu arte ardoz berotzen zaretenok! Elizen arteko biblia Is 5,11
Ondoko gauean berandu Pepponeren emaztea aurrera azaldu zitzaionean, oin artean petardo bat lehertu balitzaio bezala zutitu zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 65. orr.
Berandu hasten dena are beranduago iristen da. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 420. orr.
-Beranduago zelakoan nengoen -esan zuen andreak-. larunbatean, beranduago joaten ginen kolegiora, meza izaten genuen kaperan eta nik har-monioa jotzen nuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 118. orr.
Hitz eman diot Maudi ez nintzela gauerdia baino beranduago oheratuko. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 153. orr.
Neu ere inoiz baino beranduago nabil. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 103. orr.
Ez dit beranduago arte baizik egin liskarrik, bai ezti-eztia egin ere, eta halako eraz... «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 358. orr.
Baina guztiak du bere erdigunea, nora goizago edo beranduago guztiok itzultzen garen. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 210. orr.
Asteak aurrera zihoazen, asteroko bere gutunarekin, eta egun bat lehenago edo beranduago iristea postariaren lan-martxari egotzi behar. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 32. orr.
Hobe duzu zure kabuz hobetzen hasten bazara, lehen edo beranduago sakonago zuzendu beharko duzu-ta. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.
Eta orain, lau urte beranduago, hara non nire pertsonaia bizilagun bihurturik aurkitzen dudan. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 25. orr.
Ordubete beranduago ere, nik oraindik aztarrenik ez, haiek nor ote ziren. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 98. orr.
Kostazainak abordatu zuen ordubete eta luze beranduago. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 279. orr.
Eskolatik hiruretan ateratzen da, baina gehienetan beranduago arte geratzen da. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 216. orr.
Aplikazio infinituko teknika horrek dei egiten digu, eta bide ematen, Eneida baino beranduagokoa balitz bezala korritzera Odisea. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 45. orr.
Ia beti beranduegi izaten da, zeren eta ordurako oroimen historikoa ez baita existitzen, aitona-amonek gordetzen baitute oroimen hori. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 38. orr.
Bat-batean, damutu egin nintzen egiten ari nintzaionagatik, baina beranduegi zen geratzeko, beranduegi barka eskatzeko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 104. orr.
Gurasoak beranduegi ohartu ziren haurra falta zutela. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 133. orr.
Beranduegi ote zuen gauzen ikuspegi biribilago bat izateko? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 250. orr.
Sei orenetan beranduenez zure etxean izanen naiz. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 153. orr.
Ekainaren 3an (beranduenik) Venezuelan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 215. orr.
Herenegun gauaz Ximurrak Josurenera deitu zuen, aski berandu, nitaz galdezka. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 54. orr.
Nahiko berandu behar du izan. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 135. orr.
Heziketa eta muga horien kontzientzia eta ezagutza argiak gero etorri dira, franko berandu nire bizitzan. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 140. orr.
Ez al dun oso berandu hi oraindik kalean egoteko? Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 143. orr.
-Akaso lar berandu da. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 127. orr.
Izugarri berandu etxetik irteteko. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 17. orr.
Ikaragarri berandu zetozen; izugarri berandu zetozen, esan zien Mintak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 97. orr.
Puzka irteten zitzaizkidan algarak, eta Nerinak eskua jarri behar izan zidan ahoan, gau berandua baitzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 283. orr.
Argiak pentsarazi zion goiz berandua zela. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 274. orr.
Goiz beranduan esnatu zen biharamunean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 75. orr.
Ez naiz gau berandua arte lokartu. Atzera berriz Dicki deitu nionean [...] gauerdi berandua zen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 74. orr.
Parisen, neguko arrats berandu hartan, OLko lantegian -eskerrak ondo berotuta zegoen-, argi-azaoa piztu zen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 146. orr.
Arratsalde beranduan, Dabid heldu, eta dena kontatu nionean, berehala deitu zuen autobus konpainiara. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 27. orr.
Gau beranduan, zerbitzariak lasterka atera ziren. - 0. orr.
Gau beranduan eta gogoa ilun iritsi nintzen nire ganbaratxora. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 314. orr.
Gaueko ordu berandu hartan, gela hartako beroan, gogortasuna eta borondatea urtzen ari zitzaizkion barrenean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 143. orr.
Gauerdiko ordu berandu hartan Padre Solanak bere talaia utzia izango zuela uste genuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 383. orr.
Kalean bizkor ibiltzeko ohitura zuen, baita egunez ere, eta inoiz gaueko ordu beranduetan hirian gertatzen bazen, presaka egiten zuen bere bidea, irudikor eta larri. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 104. orr.
Biharamun beranduan esnatu nintzen, hazkuraz zimitzengatik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 198. orr.
-Salamon ere jaitsi berria izango dugu Zuberoatik, elurte berandu hau ez da-eta batere parte onekoa! -esan zion Norari ahots argiko gizonak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 162. orr.
Erneguka aritzen nintzen beti egunkariaz, baina, nire kolkoan, ez zitzaizkidan hain zoritxarreko iduritzen irteera ordu beranduak edo bi asteburutan behingo lana. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 193. orr.
"Haur jaio eta haur bihurtu" esan ohi da, eta bere biziaren arratsalde beranduan haur bihurtzen da pertsona atzera berriz. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 126. orr.
Atsedenaldi bat besterik ez dugu egin oraingoz, bidegurutze triste bateko gasolindegi triste baten, bazkalordu beranduan. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 71. orr.
· Hamaikak iraganak ziren, berandua zen. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 122. orr.
Jendeak elurraren berandua, udaberri sasoitsuan guztiz ezohikoa, zuen solasgai nagusi Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 157. orr.
Raimundo Silva oso hurbil zegoen, Berandu da, esan zuen Maria Sarak, eta leihorantz egin zuen so. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 314. orr.
Bere garaian ez nuen jakin izebarengana hurbiltzen, eta orain berandu da. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 484. orr.
Irabazteko sekula ez da berandu. Berria - Kirola 2004-02-01
Berandu zen, mugitu beharra neukan, beraz. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 64. orr.
Ikaratu egin zen, berandu baitzen, eta galdetu zuen: zer gertatzen da? Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 187. orr.
Berandu behar zuen izan, ez nuen-eta kaleko hotsik sentitzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 212. orr.
Litekeena zen ordea, dagoeneko berandu izatea. · (du aditzarekin) Zoaz bizkor etxera, berandu duzu eta. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 198. orr.
Baina orain berandu zenuen ezkutatzeko. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 51. orr.
-Jaiki ziztuan, berandu diagu! Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 15. orr.
Jaunak higuin du bihotz-harroa, goiz edo berandu izango du zigorra. Elizen arteko biblia EsZ 16,5
Goiz edo berandu, bildu beharko zaie jatorrago, adiskidetu nahirik. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 30. orr.
Gaurtik aurrera oker horren kontu eske etorriko zaion unearen zain biziko da, goiz edo berandu gertatuko da, baina ezinbestez gertatu egingo da. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 68. orr.
Eta, egia esan, goiz ala berandu beti jasotzen zuen, nahiz eta berak luze amestutako rolik inork eskaini ez. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 17. orr.
· Alferrik duzue goizean goiz jaiki eta berandu oheratzea, nekearen nekez ogia irabaztea. Elizen arteko biblia Sal 127,2
Beranduko damuak alferrik izango dira. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 76. orr.
Gaueko parrandak-eta, beranduko erretiroak-eta... Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 136. orr.
Beranduko onddoek ere estimaziorik izan ohi dute. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 384. orr.
Delako alaitasun edo lasaitasun hori, beranduko helenismoaren garaiko "alaitasun grekoa", ezin ote liteke izan gainbeheraren, nekearen, eritasunaren seinale? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 133. orr.
Saiatzen nintzen, ahal bezain ondoen, praktika ez galtzen, gauean Lucy oheratu osteko beranduko orduetan idatziz, edo hamabost minutu hemen eta hogei han hartuz liburu-dendan lan gutxi zegoen guztietan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 266. orr.
Berdin drogak -68ko maiatzaren eta mugimendu kontrakulturalaren eragin berandukoa, ordura arte oso kasu berezietan baino ez baitzen ageri halakorik gure artean-. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 91. orr.
Zalantza handiena Perfekzio Ispiluaren kokapenak sortzen du, ezaguna baita hau berandukoa dela eta Bonabenturaren Legenda erabiltzen duela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 52. orr.
Udako beroa, arratsaldean beranduko tea, probintzietako marmarrak. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 116. orr.
Berandu baino lehen jakin genuen zer zen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 28. orr.
-Berandu baino lehen Andaluzian izango naun. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 75. orr.
Erreginaren oheburuan ikusten baldin banauzu, berandu baino lehen hilko den seinale. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 140. orr.
Artur: damutu zaitez, berandu baino lehen, eta zigor itzazu hau guztia prestatu dutenak. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 68. orr.
Handi samarren bat pasatuko da noizbait, norbaitek berandu baino lehen neurririk hartu ezean. Berria - Kirola 2006-02-21
Ez nuen Angeloren berririk, baina berandu baino lehen jakingo omen genuen zein kartzelatara eraman zuten. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 278. orr.
ETAk ez badu berandu baino lehen su-etena ematen, ezker abertzalearen proiektu politikoa amildegira eramateko arriskua dago, -Izutu nintzen egia esan halako oihua entzunda Duesoko patioan, ez niregatik, neu hiltzeko bainengoen berandu baino lehen, baizik eta lagunengatik, guraso asko genituen tarteko, eta falangista haiek guztioi tiroka ekin behar zigutela baitzirudien. Berria - Euskal Herria 2004-05-04
Herve Gaymard Frantziako Ekonomia ministro berriak esku hartu behar izan zuen atzo EADSeko barne borroka berandu baino lehen eteteko. Berria - Ekonomia 2004-12-07
Entzun berandu baino lehen. Elizen arteko biblia Jr 13,15 tit
Sala nazazue berandu baino lehen. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 47. orr.
· Saia zaitez geldiarazten berandu baino lehenago. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 158. orr.
-Berandu gabe bidal dezatela haren deskripzioa Nijni Novgorodera, Permera, [...] eta haria moztuta ez daukaten postu telegrafiko guzti-guztietara! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 29. orr.
Berandu gabe itsatsi zitzaion elurra belarrari, baita bideetako asfaltoari ere. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 62. orr.
Hurbil dago haien hondamendia, berandu gabe etorriko da haientzat prestaturik dagoena. Elizen arteko biblia Dt 32,35
Eguzkia arin zihoan zerumugatik gora, eta lehenbiziko izpiek berandu gabe uxatuko zituzten lurrunak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 347. orr.
Gelaren zoko batean aterkia utzi zuen, non berandu gabe putzu txiki bat sortzen hasi baitzen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 290. orr.
· Agian denak ontsa bururatuko dira sobera berandu gabe. Herria 2003-03-06
1856ra arte, haren gutunak jaso zituen berandutik berandura. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 88. orr.
agian berandu (7); ala berandu (6); aski berandu (9); badakit berandu dela (4); baina berandu da (5); baina berandu zen (26)
berandu abiatu (4); berandu agertu (4); berandu ailegatu (15); berandu ailegatuko (5); berandu ailegatzen (4); berandu arte (77); berandu arte egon (5); berandu arte egoten (4); berandu arte geratu (6); berandu bada ere (18); berandu baino lehen (112); berandu baino lehenago (4); berandu baitzen (6); berandu bazen (4); berandu bukatzen (4); berandu da (84); berandu da eta (9); berandu dabil (6); berandu dator (8); berandu datorrela (7); berandu dela (11); berandu duk (5)
berandu egin (15); berandu esnatu (9); berandu eta (22); berandu eta gaizki (6); berandu etorri (22); berandu etxeratu (4); berandu etxeratzen (5); berandu ez (9); berandu gabe (74); berandu hartu (6); berandu hasi (28); berandu hasi zen (11); berandu hasi zuen (5); berandu hasten (5); berandu heldu (18); berandu helduko (9)
berandu ibili (5); berandu iristea (6); berandu iristen (19); berandu iritsi (83); berandu iritsi da (10); berandu iritsi dela (4); berandu iritsi nahi (5); berandu iritsi zen (21); berandu iritsi ziren (5); berandu iritsiko (17); berandu itzuli (6); berandu itzultzen (8); berandu izan (27); berandu izan baino (6); berandu izanen (4); berandu izango (14); berandu izango da (4); berandu izango zen (4); berandu izatea (4); berandu jaiki (6); berandu joan (4); berandu konturatu (4); berandu nabil (8)
berandu ohartu (5); berandu oheratzen (5); berandu samar (43); berandu samar heldu (5); berandu sartu (5)
berandu xamar (4); berandu zebilen (4); berandu zela (15); berandu zen (95); berandu zen jada (11); berandu zen ordurako (8)
beti berandu (19); egiteko berandu (6); erdi berandu (5); etxera berandu (4); ez da berandu (13); gaizki eta berandu (5); gauean berandu (14); gauean berandu arte (7); gaur berandu (4); goiz ala berandu (4); goiz edo berandu (33); goizean berandu (4); hain berandu (38); hamabost minutu berandu (4); horren berandu (4); lar berandu (6); minutu berandu (12); nahiko berandu (8); nahiz eta berandu (4); orain berandu (10); orain berandu da (5); ordu berandu (4); ordu erdi berandu (5); ordubete berandu (6); ordurako berandu (9); ordurako berandu zen (5); oso berandu (92); oso berandu arte (13); oso berandu da (5); oso berandu zen (5); sobera berandu (5); sobera berandu gabe (4)
gau berandua (3)
apur bat beranduago (10); askoz beranduago (9); askoz ere beranduago (6); astebete beranduago (9); baino askoz beranduago (5); baino beranduago (66); baino beranduago hasi (6); baino ordubete beranduago (5); batzuk beranduago (25); behar baino beranduago (4)
beranduago amaitu (4); beranduago arte (8); beranduago arte ez (3); beranduago atera (4); beranduago baina (3); beranduago egin (5); beranduago egitea (3); beranduago eman (3); beranduago ere (7); beranduago eta (8); beranduago etorriko (3); beranduago etxeratzen (3); beranduago hasi (18); beranduago hasi zen (7); beranduago hasi ziren (5); beranduago heldu (8); beranduago heldu zen (4); beranduago heldu ziren (3); beranduago helduko (3); beranduago iristea (3); beranduago iristen (3); beranduago iritsi (11); beranduago iritsi zen (6); beranduago irteten (4); beranduago jakin (3); beranduago joaten (3); beranduago sartu (3)
bi egun beranduago (5); bi urte beranduago (11); bost minutu beranduago (5); egun bat beranduago (7); egun beranduago (12); gero eta beranduago (10); goizago edo beranduago (6); hamar minutu beranduago (6); hamar urte beranduago (8); hilabete batzuk beranduago (3); hilabete beranduago (13); hiru urte beranduago (8); hogei urte beranduago (4); inoiz baino beranduago (6); lau urte beranduago (5); laurden beranduago (5); lehenago edo beranduago (24); minutu bat beranduago (3); minutu beranduago (19); nahi baino beranduago (7); ohi baino beranduago (6); ordu batzuk beranduago (9); ordu erdi beranduago (9); ordu laurden beranduago (5); ordua baino beranduago (3); ordubete beranduago (20); pixka bat beranduago (6); sei urte beranduago (3); urte batzuk beranduago (6); urte beranduago (68); urtebete beranduago (17); uste baino beranduago (7); zenbat eta beranduago (4); zortzi urte beranduago (3)
arratsalde beranduan (5); gau beranduan (13); gau beranduan heldu (2); goiz beranduan (2)
baina beranduegi (33); baina beranduegi zen (17); beharbada beranduegi (3)
beranduegi da (33); beranduegi dela (6); beranduegi duk (6); beranduegi ere izan (3); beranduegi ez izatea (3); beranduegi ez ote (4); beranduegi heldu (6); beranduegi iritsi (11); beranduegi iritsiko (5); beranduegi izan (17); beranduegi izan baino (3); beranduegi izan zen (3); beranduegi izango (19); beranduegi izango da (13); beranduegi izaten (3); beranduegi izaten da (3); beranduegi konturatu (4); beranduegi ohartu (4); beranduegi ote da (3); beranduegi zela (8); beranduegi zen (57); beranduegi zen jada (3); beranduegi zen ordea (3)
dagoeneko beranduegi (3); ez da beranduegi (9); orain beranduegi da (3); orain beranduegi zen (3); ordurako beranduegi (6); ordurako beranduegi zela (3)
ahalik eta beranduen (4); beranduen dela (3)
beranduenez jota (4)