Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Yolanda eta Zoraida, beraiek izan ziren uda zoragarri hartako nire azken maitasunak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 95. orr.
Itzuli jentil-herriei beraiek egin dizueten kaltea eta bete arretaz legearen aginduak. Elizen arteko biblia 1 M 2,68
-Beraiek egin didatena egin diet nik. - 0. orr.
Jende-multzo handiak biltzen zitzaizkien, beraiek txalotuz. Elizen arteko biblia 1 M 5,64
Beraiek ere jadanik zutik, egunsentiaren zain itxuraz. Txillardegi «Putzu», 1999 - 12. orr.
Islamari eta hinduismoari dagokienez, beraiek ere bazuten Jainkoaren izaerari buruzko sena, zentzu bereizgarria eta beren zeregina ematen ziena. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 108. orr.
Geroa doiez segurtatua zeukaten beraiek; senarrak Etxarrin ziren oraindik eta irudiz bizimoldea ez zen franko kanbiatzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 201. orr.
Nik segituan amore eman nuen, liburua utzi eta gelatik atera nintzen, "minduta", beraiek esaten zutenez. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 150. orr.
Lege naturalak zera agintzen die subiranoei: justizia ez dezatela beraiek bakarrik egin, beraiek izendatutako epaileak ere zigorrez behartu ditzatela hori bera egitera. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 183. orr.
Hebrear profetak dira kasu klasikoa, beraiek bekatua aitortzen dutelarik atsekabe nazionalen benetako eragiletzat, nabariena ez bada ere. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 440. orr.
Aurresuposizio transzendental hau filosofoen oinarri-esakuneetan ezkutatua aurkitzen dugu harrigarriki, beraiek bertan beti ezagutu edo aitortu ez badute ere. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 230. orr.
Eskuizkribua egunsentian berriro ere hiriko leihoetara iritsiko da, eta bertan irakurriko dute herritarrek, argiak adieraziko die zeri eutsi, zer egin; beraiei begira idatzitako eskuizkribua zen azken finean, beraiei begira idatzitakoa eta beraiek idatzitakoa, nolabait. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 99. orr.
Horregatik, oraingo egoerak, jokalariei beraiei «kalte egin» diezaiekeela uste du. Berria - Kirola 2006-01-27
Senideen aurka bekatu eginez eta beraien kontzientzia hezigabeari kalte eginez, Kristoren aurka egiten duzue bekatu. Elizen arteko biblia 1 Ko 8,12
Beraien arrakastaren ordua gertatzen da nahasmenaren okasio ere. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 153. orr.
Beraien burua gordetzearen motibo bera ez gordetzea ez baitzitzaien buruan sartzen. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 43. orr.
Beraien bortxakeria erakutsi behar genioan herriari, bai ala ez? Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 92. orr.
Beraien artean nagusiena egin bedi txikienaren pareko. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 191. orr.
Zer ondorio zuten ba, beraien irudimen, intuizio eta sentimenduek? Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 154. orr.
Entzun zuk zerutik, bizi zaren toki horretatik, beraien otoitza eta eskaria, eta egiezu zuzenbide. Elizen arteko biblia 1 Erg 8,49
.Idazleak ez datoz bat lege naturala definitzerakoan, hitz hau askotan erabiltzen duten arren beraien idaztietan. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 76. orr.
Beraien erlijioa animista da. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 70. orr.
Ongileak nekez izaten dira ospetsuak, eta beraien onegintzak erabat desinteresatuak ez badira, behintzat, baliteke erabat ez merezi izatea ere. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 370. orr.
Herri ingelesak jende hezia erabiltzen ikasi zuen, beraien independentzia eta begirunea gordetzeko hezia. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 85. orr.
Doluminak beraien familieri. Herria 2004-04-15
Otoitzen idazketaz ia daturik ez dugunez, ezin da, ezta gutxi gorabehera ere, zehaztasunik eman beraien kronologiaz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 40. orr.
Nor zen beraien arteko aingira-maingira mihi melenga? Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 88. orr.
Ondo sartu ziren bi bertsolariak guraso paperean, nahiz eta haurra beraiena ez izan. Berria - Kultura 2004-04-27
ELAk eta LABek beren proposamenak egingo dituzte, eta CCOOk eta UGTk, berriz, beraienak. Berria - Ekonomia 2004-02-12
Barkatu diet, medikua profesional anker guztien ordezkari hartu dudan bezala hartu naute ni preso dohakabe hauek beraienaren aldean bizimodu pribilegiatuan bizi naizen txorimalo harrika emangarri gisa. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 132. orr.
Beraiei bakarrik dagokie ematea, ez beste inori. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 101. orr.
Akaso orain gortinaz beste aldean dago, beraiei begira, ezkutuan. «Bizia lo», 2003 - 63. orr.
Kontrako bazterrean gizon bat zegoen, beraiei bizkar emanez. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 74. orr.
Adierazi beraiei onespen eta maitasunik handienak, egiten dutenarengatik. Elizen arteko biblia 1 Ts 5,13
Gogo onez banatzen zituzten beraiei emandako limosnak Jainkoaren maitasunagatik eskatzen zieten guztiekin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 476. orr.
Beraientzat inportanteena, balioa duen bakarra, autoritatea da. Berria - Euskal Herria 2004-10-24
Beraientzat animaliak sakratuak dira, nolabait ere. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 148. orr.
Esan seinale zarela zu beraientzat; zuk egina eginaraziko diedala beraiei ere: erbestera joango dira gatibu. Elizen arteko biblia Ez 12,11
Protesta egiten dute eta esaten ez dutela Erregela hori betetzera behartuak izan nahi; egin dezazula zeuretzat, ez beraientzat. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 349. orr.
Gailu ezinbestekoak dira beraientzat teleskopioak. Berria - Gaiak 2006-03-03
Oso menderakaitzak gara beraientzat. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 112. orr.
Pentsatzen dut beraiengatik eroriko zinela, ezta? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 154. orr.
Basapizti ez-nolanahikoak izan behar zuten zakurrok, beraien ahausien lakarra aintzakotzat hartuz gero behintzat: beraiengandik ihesi igo behar izan genuen muino hartan, dena den, pikondo alerik ez, kardulatza franko, besterik ez, eta haizea. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 227. orr.
Ez zaitez beraiengandik aldendu, bestela bizitza arriskuan jarriko duzu eta. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 203. orr.
Simon apaiz nagusiak eta judu-herriak igorririk zetozen, lehendik beraiekin genituen adiskidetasuna eta hitzarmena berritzera. Elizen arteko biblia 1 M 15,17
Bere burua haietakotzat hartuz, gogotsu jan zuen beraiekin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 283. orr.
Beraiekin gurutzatzean, pasabidean zegoen jende guztiak Rikardoren aldera begiratzen zuen. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 119. orr.
Askotan burokratikoki batere garbia ez den egoeran bizi dira, ezin dute jakin dauden nazioko gobernuak zer asmo dituen beraiekiko. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 71. orr.
Beren trebetasun eta kemenari esker jabetuak ziren herrialde hartaz guztiaz, beraienetik oso urruti egon arren. Elizen arteko biblia 1 M 8,4
Beren adiskideekin, aldiz, eta beraiengan babesten zirenekin adiskide gisa jokatzen zuten. Elizen arteko biblia 1 M 8,11
Zuzi-sail handi bat ikusi zuten, bide hartan bertan beraiengana zetorrena; izar-taldea zirudien, dantza ibilian. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 59. orr.
Bitartean, Jerusalemgo gotorlekukoek mezulariak bidali zizkioten Trifoni, basamortuan zehar, ahalbailehen beraiengana joateko eta janaria eramateko eskatuz. Elizen arteko biblia 1 M 13,21
Orduan ikusi zituen Harryk dementorrak; baziren ehun gutxienez, eta beraiengana zetozen aintzira inguruan masa beltz bat osatuz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 310. orr.
Hurrengo liburuan eraikuntza partikularren eskakizunak izango ditut hizketagai, eta beraietan bete beharreko proportzioak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2630. orr.
Jonatanek inguratu egin zuen eta su eman inguruetako auzuneei eta lapurretak egin zituen beraietan. Elizen arteko biblia 1 M 11,61
Biek ere begiak zabal-zabalik zituzten, eta beraietan zeru izartsua islatzen zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 137. orr.
Desintegratzen ari diren inperio guztietan armada guztien onuradunik nabarmenenak beraietan izen-emandako atzerritarrak eta barbaroak izan dira. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 80. orr.
Eta beraietako batzuk ere aukeratuko ditut apaiz eta lebitar. Elizen arteko biblia Is 66,21
Autonomoek ez dute ahaztu behar beraietako gehienak langileak zirela aurretik eta gurekin borroka askotan aritu direla. Berria - Ekonomia 2004-06-04
Gainerako perpaus guztiak beraietatik (hobe esateko, beraien azpian dauden kateetatik) eratortzen ditugula. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 144. orr.
Maimonek irakaskuntzon xedeak azaltzen ditu, eta beraiez ohar gaitezen lortzen saiatzen da. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 21. orr.
Harro zeuden beren bitxien edertasunaz; beraietaz egin zituzten idolo higuingarrien irudiak; horregatik, zabor bihurtuko dizkiet. Elizen arteko biblia Ez 7,20
Ebanjeliozko bizitza eta pobretasuna aholkatuz eta beraietaz arduratuko zela hitzemanez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1169. orr.
Indioak beraiek ere eritu egiten dira maiz axolagabekeriagatik. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 32. orr.
Han, hala hitz egina zuten, antolatzaileek beraiek hartu eta autobusez eramango zituzten Ginebraraino. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 241. orr.
Kristauek beraiek ere harrapaketaren ondorio latzak sufritu behar izan zituzten. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 27. orr.
Esplikazio horrek, balio izatekotan, "herri historikoentzat" balio lezake, horiek beraiek gogoko duten lurraz jabetzen baitira. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 174. orr.
Ikasleek atzera egin zuten pixka bat, izaki haiek beraiek zeuden tokiraino iritsi eta Hagridek hesian lotu zituenean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 96. orr.
Indioen beraien ustez, ordea, irakaspen ona izan liteke izurria. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 23. orr.
Palestinarrentzat beraientzat ere garrantzitsua da dokumentazio atala, askotan ez baitute lehen eskuko informazioa lortzerik. Berria - Harian 2005-11-26
beraiei begira (21); beraiei ere (13)
baina beraiek (31); beraiek baino (23); beraiek bakarrik (16); beraiek bezala (11); beraiek dira (24); beraiek direla (13); beraiek egin (21); beraiek egiten (12); beraiek ere (174); beraiek ere ez (12); beraiek ez (56); beraiek izan (20); beraiek nahi (20); da beraiek (11); dira beraiek (12); dute beraiek (14); eta beraiek (118); eta beraiek ere (15); ez beraiek (11); zuten beraiek (20)
beraiekin batera (29); beraiekin joan (12); ere beraiekin (11); eta beraiekin (45)
beraien artean (71); beraien arteko (36); beraien aurka (11); beraien aurrean (34); beraien helburua (11); beraien herrixkak (14); beraien kontra (16); beraien lana (12); beraien ustez (24); da beraien (28); dira beraien (11); dute beraien (21); ere beraien (13); eta beraien (160); eta beraien artean (11); eta beraien herrixkak (14); hiri eta beraien (15); zen beraien (12); zuten beraien (13)
beraientzat ere (12)