Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Don Kijote Mantxakoa, inork oraindik bentzutu ez duen zaldun kementsua. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 168. orr.
Vietnamdarrek bentzutu zituzten Khmer gorriak gero eta iduri dute konduen ordua etorria dutela gaixtaginek kanputxear eta beste nazioarteko jujarien aitzinean. Herria 2005-04-21
Santo Domingo-ren eliza tristea, uste zenuen Satanas bentzutua zenuela, eta Voltaire-k bentzutu zaitu! Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 170. orr.
Derrotatuak, baina ez bentzutuak. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 147. orr.
Ez ginateke geratuko zeinahi bide-bazterretan abandonaturik, bentzuturik eta amore emanik, nola gertatzen baita usu! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 161. orr.
Ez etsi, bada, ezta erdi bentzuturik sentitzen zarenean ere, ilargia ere ez baitago beti bere betean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 348. orr.
Gure denboretan ere, zure autoan Ibañetatik beheiti heldu bazara, erromesak ikusten ahal dituzkezu pikorka, hatsa eta urratsa labur, izerdia ugari, uste ez zuten akidurak bentzutuak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 113. orr.
Itzali da bere 52 urteak betetzeko bezperan, gisa hartako gaitzak bentzuturik. Herria 2004-12-23
Aise bentzutu dituzte Xipreko jokolariak (4 eta 0), nahiz aise gol gehiago sar zezaketeen. Herria 2005-10-20
Urrearen gogortasun bigundua berotan funditzen da eta brontze hotza garrak bentzuturik urtzen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 59. orr.
Bentzutuak eta burumakur, lotsaz kopetilun, ikaraz airean. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 28. orr.
Makearrak beti lehenean, urruñar hauk bentzutu ondoan. Herria 2003-11-27
Armada bentzutu bateko soldaduak genirudien ordu hartan han geundenok. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 212. orr.
Gudari bentzutua nola, halaxe joan behar izan zuen bere sukaldean babestera. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 52. orr.
Zeren berak bezalakoek eta errege faltsuaren leinukoek bai, arima ezin handiagoa eta ezin nobleagoa baitute, eta guk nafar bentzutuok, aldiz, ezin tipiagoa. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 643. orr.
Nire aurpegi bentzutuari begira egin nituen hurrengo minutuak, ispiluaren aitzinean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 116. orr.
Lehenengotan lan hauetarako, brontze indartsua eta gogorra bezala, urre-zilarrekin ere saiatu ziren, baina alferrik, ahalmen bentzutuak amore ematen baitzuen, eta ezin zioten, brontzeak bezala, hain lan gogorrari eutsi. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 379. orr.
"Gloria victis" zuen izena, "aintza bentzutuei". Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 119. orr.
68 urte zituen oraino, denak ikaratzen gaituen gaitz ezin bentzutuzko horrek ereman du ainitz sofriturik. Herria 2005-11-24