Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bazen bentzinarik eta alkoholik, harrapakin hutsal bezain deserosoak: askok lapurtzen zuten jenero hori, lantokiaren puntu bat baino gehiagotan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 188. orr.
Onartu egin zuen agian zori apur batekin, eguzki, eskuila eta bentzinarekin, itxuroso behintzat geldituko zela trajea. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 24. orr.
Haratago, ia soslai betz bat baizik ez itzaletan, benzina bidoi astun batzuk. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 76. orr.
Lebita zaharra zeraman soinean, baina txukun-txukun eskuilaturik, bentzina-usainarekin eta galoi berriek zeharkaturik. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 52. orr.