Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lainezak laineza, jasangaitzetik asko zuen niretzat alaba bakarra izateak; bentajak, berriz, urriak eta, batez ere, likatsuak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 57. orr.
Pinuak bentaja duela, ez duela inor behar, aldatu eta kitto, bota arte. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 55. orr.
Beno, horrek badik bere bentaja ere -argudiatzen dio Gabinek-. «Kuskue tanden», 2004 - 49. orr.
Bentaja horixe zuen aitak trenbidean lan egiteak: errealik ordaindu gabe hartzen genuen guk trena. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 140. orr.
Mahats-ale koxkortze bidean zenak ere, bentajarik batere ez: gozagarri eztiaren ordez, ur txepela besterik ez baitzion emango sasoi honetako euriak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 255. orr.
Argia izatearen bentaja. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 93. orr.
Edandakoan jarrera xelebre hori hartzea da, Xenpelarren ustez, andre txarraren bentajetako bat. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 22. orr.
-Hustu ezazu basoa -esan zuen Johnnyk-; bentaja handia kentzen dizut. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 208. orr.