Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
benpe adlag behinik behin.
Gaur gaurkoz benpe, honako motiko honek ez luke horixe beste espa beharrik. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 17. orr.
Niri benpe, ez zait interesatzen sineste aztarnarik gabeko pentsalaririk, idazlerik, lagunik. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 59. orr.
Nik leitu ditudan biologo modernoek, benpe, ez diote beste horrenbestekorik eransten: [...]. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 51. orr.
Estarta bazterretako ezpondapeak ere oso gogoko izaten ditu, bere habiari kontzeko xokanahi gorderik edo erromutur bihurririk inon bilatzen badu, benpe. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 65. orr.