Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jaunak, ordea, hain ugari zion emana bere grazia, non ikusten edo entzuten zioten guztiek, xume nahiz handiki, begirunea eta benerazioa baitzioten, Jainkoagandik hartua zuen dohain oparoagatik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 584. orr.
Nonahi gurutzearen irudia ikusten zutenean, eman ziezaiotela ohorea eta zor zaion benerazioa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 426. orr.
Apaizei dien eta anaiek izan behar dieten benerazioa ere katolikotasun honen ondorioa da. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 62. orr.
Atsekabeturik zegoen erlikia haiek zor zitzaien benerazioa hartu gabe han luzaroan egon zirelako. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 406. orr.
Printze katolikoak, halako mezu goren mailakoa entzunik, mezularia benerazioaz hartu zuen, eta esker infinitua erakutsi zion Jainkoari apaltasun ezin sakonagoarekin. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 177. orr.
Eliza santuaren prelatu eta apaizak benerazioz hartzen zituen; zaharrei begirunea zien. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 481. orr.
Virgilio berria ez zen ausartu bere oinekin hango zorua zapaltzen, hain benerazio handia sentitu baitzuen leku hartan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 213. orr.
Benerazio infinitua sentitu nuen, lastima infinitua. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 170. orr.
benerazio handia (3); benerazio handiz (4); benerazioz hartzen (3)