Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
benedikazio iz bedeinkapena.
"Berakhà" benedikazioa da: judu prestu bati hitz hori ehun eta gehiago aldiz ahotan hartzea dagokio, eta barren-barreneko pozez betetzen du legea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 28. orr.
Benedikazio modukoren bat emateko. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 111. orr.
Haren benedikazio guztiak hartuta handik ziztuan hanka egitea bertze lanik ez zitzaidan gelditzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 79. orr.
2 irud/hed
Han, gune lasaien benedikazioak ukitu zuen Lukrezio. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 51. orr.