Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bendatu, benda(tu), bendatzen 1 du ad benda jarri.

Komisarioak bekokia bendatu zion, eta hantxe desagertu ziren obsesionaturik ninduten zulo biribil haiek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 257. orr.

Ohe ertzean eseri zenean, damutu egin zitzaion muinoia bendatu izana.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 23. orr.

Eskuineko begitik kendu zioten, bada, begi-lausoa, eta lente berri bat jarri begi barnean; gero, ohi den bezala, begia bendatuta eduki zuen hogeita lau orduz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 123. orr.

Alberto behin eskolara burua bendatuta joan zen batean, irakasle batek galdetu zion zer gertatu zitzaion.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 51. orr.

Eguna futbol zelaietan ematen zuen eta handik zerritua itzultzen zen eta, batzuetan, belaunak edo burua odoletan edo bendaturik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 85. orr.

Ez zuen ezagutu, harik eta hanka bendatuta ikusi zion arte.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 167. orr.

Hori zela eta, behin andreak burua bendatuta egon behar izan zuen aste batez.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 53. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Ez dakit zenbat denbora pasatu nuen bainu hartan, nire oin bendatuak terreinaren ertzean pausaturik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 204. orr.

Musu eman zidan, baina lehentxeago barreneko zerbitzuko txilibitu beltza erori eta hortzetan jo ninduen, gero ohean eseri zen, nire esku bendatuaren gainean hain juxtu.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 69. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burua bendatuta (4); hanka bendatuta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus