Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bendaje iz bendak.
Oraindik aurreko kolpearen bendajea kendu gabe neukanez, mina sentitu nuen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 139. orr.
Buruaren inguruan bekokia erdi estaltzen dion bendajea. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 227. orr.
Erregeak ispiluan berriro begiratu zuenean, ez zuen bere irudia ikusi lehen bezala, asto koroadun batena baizik, atzeko apatxetako batean bendaje odoltsu bat zuena. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 158. orr.
Esnatu nintzenean, berriro ere salan negoen, aldamenenan erizaina nuela eta burua bendajez erabat bildurik. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 112. orr.